Sexu-adostasuna ahoz adieraz daitekeenaz harago doa, ebidentzia zientifikoek argitzen diguten moduan. Era berean, hertsapena ahoz edo indar fisikoaren bidez baino askoz ere modu gehiagotan adieraz daiteke. Komunikazio-ekintzei buruzko teoriak lagundu egiten du, hitzetatik harago, adostasuna adierazten den edo derrigortasuna dagoen egoerak identifikatzen. 

Pulidoren eta kideen artikulu zientifikoak egoera horien identifikazioan sakontzen laguntzen du. Ikerketa horretan, sareetan egoera horiek islatzen dituzten serieei buruz sortzen diren elkarrizketak edo iruzkinak aztertzen dira. Adostasunari buruzko eztabaida sortzen zuten gazteekin lotutako telesailak eta pelikulak aukeratu ziren eta, baita ere, horiekin lotutako hashtagik ezagunenak.

Egiaztatu zen gero eta interakzio gehiago daudela adostasun sexualarekin lotuta, komunikazio-ekintzen elementuak barne. Horretan, sexu-adostasunaren ikusmoldeen bilakaera ikusten da, eta telesailetako eta filmetako eszenetan duen ikusgarritasun handiagoaren isla ere bada. Gainera adostasun sexuala beharrezkotzat eta desiragarria jotzen da. Era berean, adostasuna kontuan hartzen ez den edo modu hertsatuan lortzen den egoerak gaitzesten direla nabarmentzen da, eta egoera horiek normalizatzen dituzten serieak kritikatzen dira. Beraz, biktimak babesten dituen eta erasotzaileak baztertzen dituen gehiengoaren jarrera bat identifikatzen da.

Era berean, agerian geratzen da onartu gabeko sexu-eszena atipikoak kritikoki ikusteak, borroka fisikorik ez izateagatik edo hertsapen sotilagoa islatzeagatik, ikusleei laguntzen diela adostasun faltatzat hartu ez zituzten iraganeko egoerak identifikatzen.

Harreman desiragarri eta erakargarriak erretratatzen dituzten telesail eta filmak egoteak, inplikatutako alderdi guztiek, hitzez edo fisikoki adierazita, sexu-baimen argia ematen badute, integratzen eta normalizatzen lagun dezake. Halaber, baimena eskatzeko edo hitzez edo fisikoki nola adierazi jakiteko argibideak ematen lagun dezake, sexytzat har dadin, eta ez kontrakotzat.

Berdinatasunezko sexu-harremanen eta hertsapenik gabekoen desioa sareetan zabaltzean, gazteen artean sexu-baimenari buruzko eztabaida osasungarriak sustatzeko eta diskurtso hertsatzaile nagusia hausten laguntzeko ahalmena dute aurkikuntza horiek. Ildo horretan, prebentzio-programak eta alfabetatze mediatiko kritikoko jarduerak bultzatu ahal dira ebidentia horietan oinarrituta.

Egilea: Mª Luisa Jaussi