Hezkuntzari buruz egunero hitz egin nahi dugu. Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako informazioa eta albiste interesgarriak zabaldu nahi ditugu.

Atalak

Ebidentziak: atal honen helburua nazioarte mailan argitaratzen diren lan zientifiko baliagarriak euskaraz zabaltzea da, ebidentzia zientifikoak euskal iragaslegoak, bestelako hezkuntza-profesionalek zein interesa daukan edozein pertsonak eskura izan ditzan.

Esperientziak: atal honen helburua eskoletan aurrera eramaten diren praktika onenak jasotzea eta hedatzea da, ondoen funtzionatzen duten jardueren berri eman nahi da. Praktika hauek emaitza onuragarriak dituztela frogatu behar da; edozein jarduerak ez du balio. Burutapen hutsak diren ekintzak ez dira argitaratuko. Hau da, emaitza positiboak erakusten ez dituzten praktikak ez dira onartuko.

Gaurkotasuna: atal honetan hezkuntzarekin zerikusia duten gaurkotasuneko albisteak argitaratuko dira. Hauek hezkuntzarekin lotura zuzena izan dezakete, edo honekin zeharkako harremana izan. Hala nola, jarduera kulturalak, teknologiari buruzko albisteak, ospakizun edota egun bereziak, kirol-ekintzak etab.

Indarkeria 0: atal honen helburua nazioarte mailan indarkeriaren kontra argitaratzen diren lan zientifiko baliagarriak euskaraz zabaltzea da, ebidentzia zientifikoak euskal irakaslegoak, bestelako hezkuntza-profesionalek zein interesa daukan edozein pertsonak eskura izan ditzan. Gainera, gaiarekin bat datozen elkarrizketak, esperientziak eta bestelako artikulu formatuak sar daitezke atal honetan.

Eztabaidak: hezkuntza arlorako garrantzitsuak diren gaiak landuko dira atal honetan. Horretarako, iritzi ezberdinak eztabaida publikora zabaldu nahi ditugu.

Baliabideak: ikasgelan lantzeko edota irakasleentzako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak partekatuko ditugu sail honetan. Bideoak, web-orriak, liburuak edo bestelako euskarria duten baliabideak izan daitezke.

Erraldoien sorbaldetan: Badira hezkuntzan funtsezko ekarpenak egin dituzten hainbat pertsona. Jakintza arlo ezberdinetatik (psikologia, pedagogia eta soziologia, besteak beste) inpaktu soziala izan duten autoreen bizitza eta ideia nagusiak jasotzen ditu atal honek. Hau da, gizartean hobekuntzak sortarazi dituzten ekarpenak ezagutzeko lekua da Erraldoien Sorbaldetan saila.