Umeen aurkako indarkeria gaur egungo gizarteen kezka nagusietako bat da. Ikerketa asko egin dira horrek pertsonen bizitzengan dituen ondorio kaltegarrien inguruan. Baita ere, gero eta ebidentzia zientifiko gehiago dago hori nola prebenitzeko balio duten jarduerei buruz. Hala ere, gutxiago ikertu da komunikabideek duten eraginari buruz zentzu honetan, haurren kontrako indarkeria sustatu edo gutxiagotzeko.
Olabarria eta kideen ikerlanak hori bera aztertu du, X-en haurren abusuari buruz komunikabideen jarduerak eragiten dituen portaerak hain zuzen. Horretarako, Social Media Analytics metodologia erabili da, Espainiako haurren aurkako abusuen txostenari buruz lau egunkarik egin dituzten berrien inpaktua ikertzeko. Horietako bat politikoki ezkerrera bideratutakoa da; bigarrena eskuma-orientaziokoa; eta azken biak ebidentzia zientifikoetan oinarrituak.
Azterketa egin ondoren, ikusi zen ideologikoki oinarritutako komunikabideek borroka ideologikoak eragiten zituela. Hau da, gizarte-inpaktuaren froga zientifikoak alde batera uzten zituzten komunikabideek borroka ideologikoak eragin zituzten X-en. Beste alde batetik, gizarte inpaktuaren ebidentzia zientifikoetan oinarritutako komunikabideek kontsentsua areagotzen zuten ideologikoki ezberdintzen ziren pertsonen artean, haurren kontrako indarkeria gainditzeko orientatutako ekintzak bultzatuz.
Azterketa honen emaitzek erakusten dute gai honi lotutako postu gehienek ez zutela barne hartzen gizarte-inpaktuaren ebidentzia zientifikoa. Ikerlanean ikusitako argumentu gehienak ideologien inguruan mugitzen ziren, arazoari irtenbideak zientifikoki eman beharrean.
Hala ere, komunikabideek gizarte-inpaktuaren froga zientifikoak barne hartzen zituztenean, adostasun zabalduak eta ebidentziak euskarri ziren. Aurkikuntza hauek iradokitzen dute generoari eta hezkuntzari buruzko ebidentzia zientifikoen beharrari buruzko diskurtsoa sare sozialetan zabaltzen ari direla.
Egilea: Ane López de Aguileta
Argazkia: Unsplash