Online eskaintza zabaltzen ari da gaur egun, baina zer motatako ekintzak interesatzen zaizkigu gehien? edo nola aukeratu pantaila aurrean ordu bat ematea eskatzen duen jarduera aproposena? Bada, gaur arratsaldean, estatu mailan aurrera eramaten ari den proiektu baten arira, ROM21, emakume ijitoek zer nolako lidergoa garatu dute pandemia garaian azalduko duen webinarra antolatu du ikerketa taldeak. 

Espazio hauetan sortzen den giro koherentea, berdintasunean oinarrituta eta persona guztien esperientziak eta ideiak balioesten diren espazioa da ROM21-k eskaintzen digun aukera. 

Beraz, gai honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, edota kalitate handiko online espazioa nolakoa den ezagutu nahi baduzu, izena eman esteka honetan eta gaur arratsaldean elkar ikusiko gara! forms.office.com/e/zs8DYVW4F3 

Egilea: Kaiera