Gizarte Dialogikoa ingelesez atera zenetik, etengabeko iraultzak eman dira. Adibidez, gizarte zientziak egin ditzakeen ekarpenak maila goreneko beste diziplina batzuetako zientzialariek baloratzea, hala nola Katalin Karikó, zeinak liburuari buruzko post batean like jarri zuen bere instagram kontutik.

Liburuaren ekarpenak orain euskaraz ere disfruta ditzakegu. Atzo argitaratu zen, hala, “Gizarte Dialogikoa: Zientzialariek eta herritarrek atsegin eta erabiltzen duten soziologia”.

Liburua ingelesez, gazteleraz eta euskaraz dago orain; laster beste hizkuntza batzuetan ere argitaratuko da. Gizarte dialogiko batean gaude, eta hori ulertu eta aztertzeko gako garrantzitsuenak ematen ditu liburuak ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. Musika, artea, arkitektura eta beste gaiak ezagutza zientifikoarekin lotzen ditu. Lehen lerroetan dioen bezala: “Liburu hau herritarrei zuzentzen zaie, beren aniztasun osoan, zeinak badakiten beren gizarteak aztertu eta hobetzeko eskubidea dutela.”

Bestalde, liburuaren lehen aurkezpena ikusteko aukera izango dugu hurrengo martxoaren 16an. 

Izena emateko: http://forms.office.com/e/sf51SmXKU0 

Egilea: Ane López de Aguileta