Literatura zientifikoaren arabera, psikosia duten pertsonen ongizatea bermatzeko, beharrezkoa da ikuspegi eta esku-hartze arrakastatsuak aztertzea. Ildo horretan, funtsezkoa da berdintasunezko elkarreraginen bidezko ikuspegi dialogikoa, non pazienteak entzunak sentitzen diren. Gai hau sakonean lantzeko, Fernández-Villardón eta kideek literaturaren azterketa sistematiakoa egin dute.
Emaitza klinikoei dagokienez, esku-hartze dialogikoek sintomatologia psikotikoa murriztu dute. Elkarrizketa irekia erabiltzeak, hau da, pazientearen, terapeutaren eta familiaren arteko elkarrizketak, emaitza oso positiboak izan ditu zentzu horretan. Garrantzitsua da terapeutaren entzuteko jarrera, eta elkarrizketa terapia beraren helburua izatea. Hala, elkarriketa irekia elabiltzea sintoma psikotikoen eta medikazio psikiatrikoaren gutxierarekin lotuta dago.
Beste alde batetik, pazienteek positiboki baloratzen dute ikuspegi dialogiko hori, eta onarpen handia du haien artean. Irekitasuna, gardentasuna eta erabakiak hartzearen parte sentitzea da gehien baloratzen dutena. Beren ideiak eta informazioa partekatzeko erosoagoa sentitzea aitortu ohi dute, beldurrik eta antsietaterik gabe.
Psikosia tratazteko enfoke dialogikoek, hala, bat egiten dute maila internazionalean gero eta gehiago eskatzen ari denarekin: pertsona guztientzat bizimodu osangarria eta ongizatea, edozein adinetan.
Egilea: Ane López de Aguileta