Ikas Komunitateek jada frogatu dituzte, ikerkuntza zientifikoaren bidez, hezkuntza inklusiborako dituzten onurak. Izan ere, nazioarteko komunitate zientifikoan argitaratu denez, hezkuntza dialogikoaren bidez, Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten ikasleak ez ezik, besteek ere ekarpen positiboak ateratzen dituzte. Talde Elkarreragileetan, HPBak dituzten ikasleen zein gainerako ikaskideen garapen kognitiboa eta ikaskuntza sustatzen dira. Hala ere, unera arte ez dira ikertu matematikako Talde Elkarreragileen efektuak HPBak dituzten ikasleengan. Hala, Díaz Rodríguez eta kideek (2022) ikertu dute zer-nolako eragina duten komunikazio-egintza dialogikoek matematikako Talde Elkarreragileetan Autismoaren Espektroko Nahasmena duten ikasleengan.
Kasu-azterketa horretan, Sinaloako Lehen Hezkuntzako eskola batean 24 behaketa egin ziren. Han ikusi zuten interakzioen gehiengoa komunikazio-egintza dialogikoak zirela, hau da, adostasuna bilatzea eta baliozkotasun-asmoetan oinarritua. Gainera, HPBak dituzten ikasleek komunikazio-egintza dialogikoak erabiltzen zituztenean, inpaktu positiboa aurkitu zuten gainerako ikasleengan. Adibide moduan, HPBrik gabeko ikasleek problemaren soluzioa aurkitu zuten HPBak zituen ikasle batek elkarrekintza dialogikoak sustatu ondoren.
Hortaz, Autismoaren Espektroko Nahasmena zuten ikasleek berdintasunean parte hartu zuten Talde Elkarreragileetan. Aztertutako kasuan, talde interaktiboen barruan dialogikoak ziren komunikazio-ekintzek, hau da, ulermena bilatzen zutenek, ikasleen matematika-ikaskuntza hobetu zuten, HPBak izan ala ez.