Gero eta ahots gehiagok aldarrikatzen dute ebidentzia zientifikoak erabiltzea hezkuntza hobetzeko. Oraingo honetan, Education Endowment Foundation eta Fundación «la Caixa» erakundeek antolatu dute Global Partners Congress, hezkuntza-ebidentziak sustatzeko eta horiek covid osteko berreskurapenean ezartzeko.
Joan den maiatzean Bartzelonan egindako kongresu horretan, antolatzaileek argi utzi dute hezkuntza, medikuntza eta teknologia bezalako esparruetan gertatzen den bezala, metodoak eta praktikak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko orduan ikerketak eskaintzen dituen ebidentziak txertatzera ere deitua dagoela. Ikerketak sortzen duen ezagutzak aukera ematen du hezkuntza-politiketan oinarritutako erabakiak hartzeko, bai eskoletatik, bai gobernuetatik, eta, horrela, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko.
Beraz, irakasleek, familiek, ikastetxeek eta administrazioak hezkuntza-ebidentzia horiek babestea funtsezkoa da hezkuntzan zer praktika eta sistema erabiltzen diren ulertzeko.
Gero eta gehiago dira, halaber, hezkuntzan denak ez duela balio dioten ahots kualifikatuak, ebidentzia zientifikoak behar ditugula, baina ikastetxeetan hobekuntzak eta eraldaketak frogatu dituztenak soilik, hau da, gizarte-eragina duten ebidentzia zientifikoak.
Gaur egun, eskura ditugu artikulu zientifikoak, eztabaidak eta abar, hala nola https://socialimpactscience.org/education/ web-aren kasuan, non, gainera, eztabaidatu eta kontra egin diezaiekegun ikasleei eta, hedaduraz, gizarte osoari hainbeste kalte egiten dieten buloei. Badauzkagu ere ondo ikertuta dauden edozein eskoletan arrakasta sortarazten dituzten jarduerak.
Gure eskura ditugu, halaber, irakasleen prestakuntza ebidentzia zientifikoetan ere oinarrituta egon dadin eskatzeko argudioak, hori baita hezkuntzan funtzionatzen duena eta, gainera, zergatik funtzionatzen duen ezagutzeko bidea.
Instituzioetan ere ahaleginak egiten ari dira eskuragarri ipintzeko materialak, praktikak, artikuluak, hitzaldiak eta abar,
Orrialde hauetatik bertatik, Kaieratik, gizartean eragina duten ikerketen laburpenetarako sarbidea dugu eta baita, oso hedatuta egon arren, ebidentzia nahikorik ez dutenak ere.
Argi dago, ez dugu aitzakiarik gure ikasleei onena eskaintzeko, eta horrek aldaketak eta eraldaketak eragingo ditu eta, noski! eskola arrakasta ikasle guztientzako!
Egilea: Luisa Maria Puertas