Europan ikerketarako programa nagusiaren (Horizon Europe) lehentasunetako bat ikerketa Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH) bat datorren gizarte-inpaktuan oinarritutako metodologiekin egitea da. Egungo testuingururako egokiagoak diren ikerketa-proiektuak diseinatzeko, gizarte-inpaktua neurtuko duten adierazleak ezarri beharra dago ikerketan parte hartuko duten pertsonekin. Hau garrantzitsuagoa da historikoki bazterketa pairatu duten kolektiboekin, hala nola, ijitoekin. Horretarako, metodologia hiru alderdi zehatzetan aldatu behar da: azterketa-arazoa hobeto ulertzea; gizarte-inpaktuaren adierazleen hautaketa aldatzea; eta adierazleak diseinu metodologikoan testuinguruan kokatzea
Munté-Pascual eta kideek alderdi horiek aztertu zituten. COVID-19aren pandemia dela eta, ijitoek pairatzen dituzten desberdintasunak areagotu dira, egoera larriagotuz eta arazo berriak sortuz. Hori kontuan hartuta, bost elkarrizketa erdi-egituratu egin zitzaizkien ijito-komunitatearekin lan egiten zuten eta gizarte-inpaktua lortu zuten ikertzaileei. Parte-hartzaileen adina 27 eta 50 urte artekoa zen, eta parte hartzeko, lineako elkarrizketa erdiegituratu bat egin zen, zoom edo google meets bidez, 2020an eta 2021eko hasieran. Elkarrizketa bakoitzak 15 eta 40 minutu arteko iraupena izan zuen.
Elkarrizketen azterketatik hiru alderdi zehatz identifikatu ziren, metodologiaren diseinuan gizarte-inpaktuaren adierazleak sartzeak ikerketa-metodologia aldatzeko moduari buruzkoak: arazoa definitzea, adierazleak elkarrekin sortzea eta adierazle horiek testuinguruan kokatzeko beharra.
Garrantzitsua da ikertzaileen eta parte-hartzaileen arteko berdintasunezko elkarrizketak identifikatutako alderdietan duen eragina kontuan hartzea, beren esperientzietatik abiatuta ezagutza sortzeko zeregina ematen baitie. Ondorioz, ikertzaileek beren aurretiko suposizioak birformulattuko dituzte ezagutza akademikoa zabaltzeko.
Komunitatearen partaidetza eta berdintasunezko elkarrizketa funtsezko alderdiak dira, baita proiektua diseinatu aurretik ere. Horrek aukera ematen du arazoa sakonago ezagutzeko eta ikerketaren helburuen definizioa hobeto diseinatuta egoteko; hala, aztertzen den errealitatera egokiagoa, adostuagoa eta zehatzagoa da. Bestela, proiektua laguntza-mekanismo formaletan soilik zentratzeko arriskua dago, komunitateak erabiltzen dituen mekanismo informalak alde batera utzita.
Gizarte Inpaktua adierazleetako bat, hain zuzen ere, gizartean estigmatizatzen laguntzen duten mitoak gainditzea izan daiteke. Estereotipo horiek gainditzeko egiten ari diren ekintzei ikusgarritasuna ematea eta horiek erabili behar ditugun adierazle gisa erabiltzea.
Baterako sorkuntzak esan nahi du, halaber, adierazleak herritarrek sortu behar diuztela, beren ekintzek, eta hori, nolabait, ahalduntzea ere bada herritarrentzat. Hori garrantzitsua da bereziki ezberdintasunak pairatzen dituzten talde sozialentzat, baina gizarteak orokorrean ere onurak izango lituzke.
Identifikatutako alderdiak edozein metodologiari eta ikerketa-eremuri aplika dakizkioke. Aldi berean, baterako sorkuntzari esker, ikerkuntza zientifikoen emaitzak zalantzan jartzearen arriskua minimizatu dezakete ikerlariek.
Ondorioz, herritarrek ikerketan izan dezaketen paper aktiboak inplikazio metodologikoak dituela dakigu, inplikazio horiek desafiatzaileak eta zirraragarriak badira ere ikerketa-proiektuak diseinatzerakoan.
Egilea: Laura Gutiérrez