CICFEMek, Zientzia, Feminismo eta Maskulinitateen Nazioarteko Kongresuak, IV. edizioa egingo du 2022ko martxoaren 4an eta 5ean. Komunikazioak bidaltzeko epea zabaldu du abenduaren 10era arte, eta azaroaren 25ean izena emateko epea zabalduko da. Kongresua ez da bakarrik genero-, feminismo- edo maskulinitate-gaietan espezialistak direnentzat; zientzia guztietako eta mundu osoko ikertzaileak batzen dituen kongresu feminista bakarra da.
CICFEMen oinarrian feminismoa plurala eta guztiona dela dago. Kongresuan egindako adierazpen feministan azaltzen denez, berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren aurka dauden pertsona guztiak dira feministak. Genero-indarkeriaren aurka dauden emakumezko eta gizonezkoak daude, baita genero-indarkeriaren alde egiten duten emakumezko eta gizonezkoak ere. Halaber, dibertsitatea eta askatasuna erdian jartzen ditu edozein aukera politiko, sexual, ideologiko, edo sinesmen izateko. Honako hau argi uzten da: “feminismoa aukera jakin baten zerbitzura eta beste batzuen kaltetan erabiltzea balio horiei kalte handia egiten dien instrumentalizazioa da”.
Historikoki, emakumeoi zientziarako sarbidea eta parte-hartzea ukatu zaigu. CICFEMen, sexismo hori gainditzea da helburua, eta, eskubide hori lortzearen bidez, feminismoa, berdintasuna eta genero-indarkeria gainditzea bultzatzea.
Egilea: Ane López de Aguileta