Mundu-mailan, desgaitasunen bat duten haurrek hezkuntza-emaitza baxuak lortzen dituzte, lehen hezkuntzaren amaitze-tasa nabarmen baxuagoak dituzte eta oztopo gehiago dituzte hezkuntza-maila altuagorako trantsizioan; horrek, epe luzera, eragina du gizarte-bazterketan eta pobrezian, helduaroan (Osasunaren Mundu Erakundea, 2011).
Guztientzako hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa eskaintzeak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen laguntzen du. Hezkuntzak funtzionatzen duen horretan oinarritutako kalitate handiko ikaskuntza-inguruneak ikasle guztientzat dira onuragarriak, eta bereziki onuragarriak izan daitezke ezintasunak dituzten haurrentzat.
Gauzak horrela, jarraian aipatzen den artikuluak ezgaitasunak dituzten eta izaera bereziko eskoletan hezten diren ikasleen hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ezagutzan aurrera egiten laguntzen du: Interactive Leaning Environments for the Educational Improvement of Students With Disabilities in Special Schools. Ikerketa horrek aztertzen du nola garatu daitezkeen ikaskuntza interaktiboko inguruneak eskola berezietan eta nola sor daitezkeen ikasteko aukera hobeak ezintasunen bat duten haurrentzat.
Helburu hori lortzeko, Garcia-Carrion, Molina eta Roca (2018) ikertzaileek kasu-azterketa bat egin dute desgaitasuna duten 38 ikaslerekin eta eskola berezi bateko irakasleekin, elkarrizketak eta talde fokalak tresna gisa erabiliz.
Ikerketaren emaitzek ikaskuntza-testuingurua berriz pentsatzeko beharra baieztatzen dute, elkarreraginean oinarritutako ikaskuntza-eremuak sortzeko. Izan ere, horrek desgaitasunen bat duten ikasleei mesede egiten die, eta kalitate handiko ikaskuntza, harreman seguruak eta lagungarriak eskaintzen dizkie ikasle horiei. Halaber, haien hezkuntza- eta gizarte-inklusioa sustatzen da.
Egilea: Ane Olmedillo