Gure gizarteek gero eta erronka premiazkoagoak, aldakorragoak eta konplexuagoak dituzte. Inoiz baino gehiago behar ditugu erankun sendoak zein hobekuntzak. Ebidentziak ematen dituen ezagutza zientifikoak, alegia.
Azken urteotan, ikerketaren gizarte-eragina erakusteko ikuspegia eta beharra nabarmenagoa da. Batez ere, diagnostikoak egiten edo emaitzak zabaltzen ohituta dauden baina gizartean eragina izaten eta erakusten ohituta ez dauden gizarte-zientzien arloetan.
Ikerketaren inpaktu soziala lortzeko bideetako bat herritaren parte-hartze esanguratsuak oinarritzen da, bereziki alderi interesdun nagusiekin, lehen etapatik hasi eta proiektu osoraino.
Gizarte-eragina duten ebidentzietan oinarritutako hezkuntza-jardunbideen hedapena funtsezko erronka da aldaketa sistemikorako, eta, hala ere, literatura akademikoan gutxi aztertzen da oraindik.
Hori horrela, berriki argitaratu den Veites Casado, Flecha, Catalin Mara eta Girbés-Paco (2021) ikerlarien artikuluaren xede nagusia, herritarrek hezkuntza-ikerketan parte hartzeko metodo dialogikoak aztertze da, INCLUD-ED (FP6,2006-2011) ikerketan identifikatutakoa, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen eskalagarritasunaren kasuaren bidez, Portugaleko 139 eskoletan 2017.urtetik 2020.urtera.
Helburu horren lorpenerako, ikerlariek, datuen bilketarako tresna gisa dokumentuen analisia, behaketa komunikatiboa eta elkarrizketak erabili zituzten.
Aurkikuntzek, eskolen eta ikertzaileen artean izandako elkarrizketak ez ezik, eskolen arteko norabide anitzeko elkarrizketa ere nabarmentzen dute, ikerketaren emaitzak eta erantzuteko prest zeuden eskolan inplementatu baitzituzten, baita gobernuaren, trebatzaileen eta komunitateko beste eragile batzuen artean ere.
Inplementatu zituztenak eta norabide anitzeko elkarrizketa horren hiru ezaugarri identifikatzeko zeuden eskolak: ebidentzian oinarritutako ikuspegia mantentzen du, berdintasunezko elkarrizketan oinarritzen da eta argi eta garbi guztiontzako hezkuntza-kalitatea hobetzera bideratuta dago.
Norabide anitzeko elkarrizketaren ikuspegiak funtsezko metodologia-gaiak argitzen ditu, ikerketaren errepligarritasunean eta eskalagarritasunean kontuan hartu beharrekoak. Horrela, gizartean duen eragina hobetzeko.
Egilea: Ane Olmedillo