Aurten, pandemiak ezarritako erronka berrien aurrean, irakasle askok batzeko eta esperientziak eta laguntza partekatzeko beharra sentitu dute. Hala ere, horrelako espazioak sortzea ere zaila izan da, lehen aurrez aurre egin ohi zirelako eta aurten horrela egiten jarraitzea ezinezkoa izan delako.

Erronka eta zailtasunen aurrean, hainbat irakasle-komunitatek aurrera egin dute, oztopoak gaindituz. Gaurko esperientzian, komunitate horietako biren berri emango dugu, Harvard Graduate School of Education-en agertzen den bezala.

Ohioko Idazketa Taldea [The Ohio Writing Project]

Idazketan eta hori irakastean hobetu nahi duten irakasleak batzen ditu proiektuak. 2020ko martxoan jarri zuten martxan; komunitateko kideen artean, ideia-zaparrada egin zuten, aurrez aurre egin ohi zituzten jarduerei jarraitasuna nola eman pentsatzeko. Hala, udako tailerrak online egin zituzten, eta horrek Estatu Batuetako beste estatuetan zeuden irakasleak batzea ahalbidetu zuen, momentura arte beti joateko gogoa izan zutenak. 

Ingelesezko lidergoaren konferentzia [The Conference on English Leadership]

AEB mailan alfabetatze-lidergoarekin lotutako sarea da. Normalean, urtero konbentzio bat egin ohi zuten, aurten bertan behera utzi behar izan dena. Hala ere, beste era batean egin dute haien lana. Urtean behin batu ordez, hilabetero bideodeiak egin dituzte, komunitateak batuta jarrai zezan, baita arazoei konponbideak bilatzeko ere. Gainera, tailerrak ere antolatu dituzte, aurretik aipatutako bileretan ateratako arazoak gainditzera bideratuta. 

Nahiz eta bi erakunde oso ezberdin izan, amankomunean izan dituzte egin dituzten jarduera motak. Alde batetik, irakasle-komunitateak batera jarraitzea bilatu dute. Bestetik, kideei laguntzeaz aparte, erakundeen printzipio nagusiak mantendu dituzte.