Marja Van den Heuvel-Panhuizek eta Iliada Eliak (2020) egindako ikerketaren helburua haurtzaindegiko haurren matematikako gaitasun kuantitatiboak ikertzea izan zen. Ikerketarako lagina Herbeheretako eta Zipreko hainbat haurtzaindegitan oinarrituz lortu da.

Esan beharra dago ikerketa oinarrizko lau elementu edo alderditan oinarritu zela; besteak beste, zenbaketa, subitizazioa, gehiketa-arrazoibidea eta arrazoibide biderkatzailea behatu eta analizatu ziren.

Analisiaren ondoren, lau osagaietan oinarritutako eredu hori Herbehereetako haurtzaindegietan identifika zitekeela ikusi zen. Hala ere, egitura hori ezin izan zen Zipreko haurtzaindegietara orokortu.

Halere, bi herrialdeetako haurtzaindegietan ikusi zen haurren matematikako gaitasun kuantitatiboak hobeak izan zirela haurtzaindegietako bigarren urtean. Hala ere, arrazoibide biderkatzailea, oraindik, erronka izan zen haientzat. Ikerketaren bitxikeria gisa, ikusi zen lehen urteko ikasleek maila hobea zutela subitizazioan, zenbatzen baino. Horregatik ondorioztatu zen zenbaketa baino lehen  garatzen zela subitizazioa.

Duela urte batzuk, Duncan et al.-en (2007) ikerketak adierazi zuenez, goiz zenbakien eta ordinalitatearen ezagutzan ondoren ikaskuntzaren iragarle indartsuak dira. Horrekin bat datoz arestian aipatutako ikerketaren adituak; izan ere, oraindik ikerketa gehiago egin behar direla ondorioztatzen dute. 

Egilea: Patricia Peña