Azken bi hamarkadetan, nazioartean egin diren garapen profesionalari buruzko ikerketek ahalbidetu dute kalitate handiko zein benetako irakaskuntzaren garapen profesionalari laguntzen dioten faktoreak ezagutzea eta ulertzea, eta irakasleen eta ikasleen errendimendua hobetu dute.

Hori horrela, Bartzelonako zenbait irakaslek (Rodriguez, Condom-Bosch, Ruiz eta Oliver, 2020) aztertu dute zer-nolako eragina izan dezakeen autoeraginkortasunari eta argudiatzeko trebetasunari buruzko mintegi batean parte-hartzeak irakasleen garapen profesionalean. Datu-bilketarako, ikertzaileek  galdera sortak erabili zituzten instrumentu gisa.

Mintegi hori 2012. urtean sortu zen Valentzian, eta “Erraldoien sorbalda gainean” izena ipini zioten. Hilabetean behin, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 20 irakasle biltzen ziren. Irakasleek boluntarioki parte hartzen zuten trebakuntzan, ohiko ordutegitik kanpo. Aitzitik, gaur egun 100 irakasle baino gehiago daude erregistratuta mintegian, eta hilero batez beste 80 irakasle bertaratzen dira.

Horietan, irakurketa zientifikoak landu eta eztabaidatzen dituzte hezkuntza-teoria kritikoki aztertzeko. Izan ere, teoria horiek eskolak eta praktikak eraldatzen dituzte.

Hauek izan ziren, esate baterako, azterlanean lortu zituzten zenbait emaitza adierazgarri:

Mintegi horietan parte hartzearen ondorioz, irakasleek euren praktikak eraldatzen dituzte.

Ebidentzia zientifikoen erabilera areagotzen dute.

Irakasleek sarea sortzen dute, modu horretan, lankideekin ikasgai- eta praktika-planak eztabaidatzeko, betiere ebidentzia zientifikoak aintzat hartuta.

Euren praktikak aldatzearen bitartez, ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan onurak nabaritu zituzten mintegian parte-hartzen zuten irakasleek.

Irakasleek elkarrizketan oinarritutako trebakuntzetan parte hartzeak eragin positiboa du egungo eskola-arazoei aurre egiteko gaitasunean. Irakasleek euren ezagutza berria praktikara transferitzen dute.

Egilea: Ane Olmedillo

Ane-Olmedillo-berasategi-150x150