Zer da garrantzitsuena eskolan umeen ustez?

Teacher Helping Pupils Studying At Desks In Classroom

Maila sozioekonomiko baxuko eskoletan geroz eta ohikoagoak dira ikasleentzako errefortzuko esku-hartzeak. Esku-hartze horiek parte-hartzaileen interesak kontuan hartzen badituzte, oso eraginkorrak izan daitezke, baina umeen ahotsei entzutea ez da ohikoena kasu horietan. Gauzak horrela, Christine O’Farrellya, Ailbhe Boothc, Mimi Tatlow-Goldene eta  Beth Barker ikertzaileek umeen usteak jaso dituzte, jakiteko eskolan aurrera eramaten diren esku-hartzeetan zer jotzen duten garrantzitsutzat.  

Horretarako, haur hezkuntzako 42 ikaslek partekatu zituzten euren usteak ikertzaileekin, fikziozko pertsonaia baten egoeratik abiatuz: Riley untxitxoa, eskolan hasiberria dena. Galderen artean, ea zer jakin behar duen Riley untxitxoak eskolaren inguruan, zer kontatuko lioketen, haiei zer gustatzen zaien gehien, zer gomendatuko lioketen, haien ustez zer zen zaila/erraza, berdinen arteko erlazioei buruz zer esango lioketen, eta zer aldatuko luketen eskolan. 

Elkarrizketa horietatik abiatuz, honako lehentasun hauek nagusitu ziren: motibatuta eta gai sentitzea eskolarekiko, lagunen artean eta biktimizazioaren aurrean moldatzea, jolasteko aukerak eskaintzen dituzten giro lagungarriak izatea, eta eskolaren eta familien arteko lankidetza ohikoa izatea. 

Lortutako emaitzak umeen ikuspuntutik abiatzen dira, eta eskoletan aurrera eramaten diren interbentzioek haien interesak eta lehentasunak kontuan hartu beharko lituzketela iradokitzen dute ikertzaileek. Hala, testuinguru larrietan egon daitezkeen umeen ahotsak entzun behar dira haien arrakasta akademikoa eta soziala sustatzearren. 

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017

Be the first to comment on "Zer da garrantzitsuena eskolan umeen ustez?"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*