Dibulgazio zientifikoen olinpiadak

Zientzia dibertigarria izan daiteke? Noski! 2005. urtean Cheltenham-en (EB) bakarrizketa zientifikoen jaialdia antolatzen hasi ziren dibulgazio zientifikoa denoi gerturatzeko asmoz. Geroztik, mundu osoko 30 herritan egiten da, eta nazioarteko ekitaldi bihurtu da. Espainia mailan, Famelab izenpean, diziplina anitzeko zientzialariak bakarrizketa onenaren lehiaketan biltzen dira. 

Helburu nagusia dibulgazio zientifikoa sustatzea da, horretarako trebeak diren zientzialariak prestatuz eta ezagutzera emanez. Azken batean, eztabaida eta gai zientifikoak publiko orokorrari helarazi nahi zaizkio, eta formatu original hori oso eraginkorra da horretarako. Izan ere, urtetik urtera geroz eta jende gehiago biltzen da bakarrizketa zientifikoen lehiaketa horiek ikusteko. 

Aurten, Espainian, seigarren edizioa egin da, eta irabazlea Iñaki Echeverría Huarte izan da, Nafarroako Unibertsitateko Fisika Aplikatuan doktoregaia. Lehen saridunak “Utzi irteten” izeneko bakarrizketa aurkeztu zuen, eta FIS (faster is slower) fenomenoa zuen ardatz. Horren arabera, larrialdi-egoeretan oztopo batek ebakuazioa arinagoa eta seguruagoa bihur dezake. 

2019ko Famelab edizioaren bigarren postua Mariola Penadés Fon-entzat izan zen, “Gure neuronen isiltasuna” bakarrizketarekin. Bertan, gure estimulu sentsorialen pertzepzioa eragozteko mekanismoa esplikatu zuen. 

Bi zientzialari horiek mundu-mailan ekitaldiotan parte hartu duten 8.000 zientzialarien artean daude. Urtero, herri bakoitzeko txapelketa irabazten dutenek nazioarteko lehiaketan parte hartzen dute. Aurten, Erresuma Batuko Tim Gordonek irabazi du, itsasondoko fauna berreskuratzeko soinuaren zenbait uhinen erabilgarritasunari buruzko bakarrizketarekin. 

 

Egilea: Kaiera

Be the first to comment on "Dibulgazio zientifikoen olinpiadak"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*