090 plataforma, indarkeriarik gabeko futbolaren alde

“Arbitroa, zein txarra zaren! Hori penalti argia izan da”; “Ez duzu pase bat ere ondo ematen”; “Zure entrenatzaileak ez dauka ideiarik, egin kasu niri!”. Futbolean jokatzen duten haurren artean, azken urteotan ohikoa bihurtu da horrelako egoera bortitzak bizitzea. Eraso fisikoak edota hitzezkoak jasatea ez da harrigarria eskolarteko futbol-txapelketetan. Izan ere, kirol horrek Espainiako kirol-liskarren % 90 erregistratzen ditu. 

Datu horiek agerian uzten dute lehiakortasuna kirolaren alde hezitzailearen aurkakoa dela. Egoera horri aurre egiteko, 090 plataforma sortu da Malagan.   

Proiektu horrek Malaga joko garbiaren eredu izatea bultzatu nahi du, eta helburu bikoitza du. Alde batetik, futbola kirol integratzaile eta hezitzaile bihurtzea, kirol horren balio nagusiak nabarmenduz. Bestetik, kirol horrekin zerikusia duten eragile guztien parte-hartzea sustatzea. 

Helburu horiek futboleko hainbat adin-kategoriatan txertatuko ditu 090 proiektuak: aurre-benjaminekin hasita, kadete kategoriaraino. Horren oinarriak analisia, difusioa, prestakuntza, landa-lana eta legegintza dira.

  • Analisia: indarkeria sortzen duten faktoreak aztertuko dituzte, prebentzio-lanak egin ahal izateko.

  • Difusioa: gizarte osoa inplikatzeko, komunikazio-kanpainak egingo dira.

  • Prestakuntza: diziplinarteko sare baten bidez, “090 enbaxadoreak” eta kluben koordinatzaileak heziko dira, futboleko indarkeria desagerrarazteko mezua gurasoei, arbitroei, entrenatzaileei… helarazteko.

  • Landa-lana: Malagako futbol-instalazioetan lan egingo dute, enbaxadoreen, Andaluziako futbol-federazioaren, arbitroen eta kluben arteko koordinazioari esker. Gainera, segurtasun-indarren aholkularitza ere jasoko dute.

  • Legegintza: futbolean indarkeria prebenitzeko eta horrekin amaitzeko araudiak aztertuko dira, baina aholkatu ere bai.

 

Horrela, umeen futbolean zoritxarrez ohikoak diren jarrera bortitzak amaitzeko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, indarkeriarik gabeko futbolaren bitartez, kirolaz bete-betean goza daiteke.

Be the first to comment on "090 plataforma, indarkeriarik gabeko futbolaren alde"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*