Gaurko esperientziak Elenaren historia jasotzen du. Zehazki “Aprendizaje dialógico en la sociedad de la información” lanean zazpi printzipio dialogikoetatik transformazioaren printzipioa aurkezten duen pasartea da (Aubert, Felcha, García, Flecha eta Racionero; 2012, 188).   

Elena sei urteko neska bat da. Irakurtze-idazte prozesuan hasi zenetik, oso ikasketa-erritmo motela aurkeztu du arlo honetan: oso geldiro irakurtzen du ikaskideekin alderatuta. Ez du inoiz bere burua bolondres gisa aurkezten ozenki irakurtzeko, era berean, talde osoan egiten diren irakurketa-ekintzetan ere isilik mantentzen da.

Duela aste gutxi batzuk Elenaren ama eskolan antolatzen diren familien formakuntzarako ekintzetan parte hartzen hasi da. Gidabaimena lortzeko kurtsoan, hain zuzen ere. Ordura arte, Elena eta honen amaren etxeko egongela jolasteko, afaltzeko eta telebista ikusteko espazioa zen. Orain, eskolatik elkarrekin bueltatzen direnean, etxeko egongelako mahaian esertzen dira biak. Umea etxeko lanekin buru belarri jartzen da, amak gida baimeneko liburua ikasten duen bitartean. Amak sarritan galdetzen dio Elenari zer jartzen duen hemen edo hor, helduak oso gutxi dakielako irakurtzen. Momentu horietan, Elenak irakurketari zentzua hartzen dio. Askotan amaren gidaliburua hartu eta pare bat orrialde irakurtzen ditu, ondoren amak egin diezazkioken galderak erantzun ahal izateko. Honek, sei urteko haurraren  irakurle-identitatean izan du eragin handia; orain Elenak klasean proposatzen diren ekintzetan parte hartzen du eta irakurmenarekin zerikusia duten jarduerekin gogotsu ausartzen da.

Lerro hauek gelan gertatutako pasarte baten zatia laburbiltzen dute:

-Irakaslea:  Baten batek badaki zer esan nahi duen “aparkatzea”?

-Elena: (eskua altxatuz) Nik! Aparkatzea zer esan nahi du…kotxea geldirik uztea leku batean, eta “estacionar” ere esan daiteke.

-Irakaslea: Oso ondo, Elena! Zenbat dakizun! Eta…baten batek badaki nola esan daiteke “kotxea” beste modu batean?

-Elena: (aulkitik salto eginez) Bai! Kotxea “ibilgailu” esan daiteke. Nire ama gidabaimena lortzeko ikasten ari da eta nik irakurtzen laguntzen diot…asko ikasten dugu elkarrekin.

 

Elena eta bere amaren arteko elkarrekintza horiek haurraren irakurtze-idazte prozesuan aurrera egiteko lagungarriak izan ziren. Amak hasi zuen formakuntzari esker, eta honek irakaslearekin batera umearengan izandako konfidantzari esker, Elenak irakurtze eta idazte gaitasunetan aurrera egin du.

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017