Lehenengo Nazioarteko Zientziaren, Feminismoaren eta Maskulinitateen Kongresua bihar hasiko da

Valentziako “Sherezade: dialogando el feminismo” emakumeen elkarteak eta genero-desparekotasunari aurre egiteko helburua duten hainbat pertsonak osatutako sareak bihar emango diote hasiera CICFEMri (Lehenengo Nazioarteko Zientziaren, Feminismoaren eta Maskulinitateen Kongresua).

Kongresuaren oinarrian garapen jasangarrirako helburuak daude. Nazio Batuen Erakundeak  zehazten dituen 17 helburuek ikerketa-ildoak laburtzen dituzte. Horrek kongresuaren zientifikotasuna azpimarratzen du, sustatu nahi dituen ekarpenak nazioarteko komunitate zientifikoarekin koherenteak baitira. Halaber, azpimarratzekoa da CICFEMk sortu duen batzorde zientifikoaren bikaintasuna, nazioartean ekarpen garrantzitsuak egin dituztelako. Horrek aurkezten diren lanen kalitate zientifikoa bermatuko du.

CICFEM martxoaren 1ean eta 2an egingo da, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Hasierako ponentziak feminismoaren ebidentzia zientifikoa izango du ardatz, eta arlo horretan denbora luzean egon diren ebidentzia horiek ezkutatzeko joera agerian utziko da. Ondoren, bi egunez arlo anitzetako ekarpenak aurkeztuko eta eztabaidatuko dira. Maskulinitate-eredu alternatiboen inguruko hitzaldiak emango dio amaiera kongresuari.

Ehunka gazte, aditu eta gizartearen hobekuntzarekin konprometituta dauden beste pertsona batzuk elkartuko dira bihar, zientzian oinarritutako feminismoa aurrera eramateko helburuarekin. Laburbilduz, CICFEM bezalako kongresuek gizarte-berdintasuna geroz eta gehiago gerturatzen dute.

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017

Be the first to comment on "Lehenengo Nazioarteko Zientziaren, Feminismoaren eta Maskulinitateen Kongresua bihar hasiko da"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*