Eztabaidek ikasgelaren barruan ikasleen irakurmena hobetu dezaketela erakutsi dute ikerketa berriek, baina ez dago hainbeste ikerketa testuen ulermena zabaltzen laguntzen duten elementuei buruz. Ikerketa gutxik aztertu dituzte ikasgela eleanitzetan ikasleei testuetan oinarritutako ikaskuntzan laguntzen dieten lankidetza-prozesuak.

Horietako bat Veslem⊘y Rydland-ek eta Vibeke Gr⊘ver-ek egindako ikerketa da. Ikerketa horrek bosgarren mailako haurren testuen ulermena aztertzen du, ikusteko ea lagungarria izan daitekeen testuinguru eleanitzetan gai baten inguruan hainbat testu irakurri eta jarraian horri buruz elkarrizketak izatea ulermena hobetzeko.

Azterketa horren aurkikuntza nagusia hauxe da: banaka egindako berehalako irakurketaren ondoren lagunen arteko kalitatezko eztabaidak eginez ulermen-probetan ikasleen puntuazioa hobetzen da. Zehatzago esanda, berdinen arteko eztabaidek, argudio eta kontra-argudio asko daudenean, ahalbidetu egiten dute parte-hartzaileek testuaren ulermena hobeto garatzea.

Azterlanak frogatu zuen bai adostutako argudioak bai kontra-argudioak garrantzitsuak direla ulermena bultzatzeko. Bestalde, gaiarekin lotuta kontrakotasun arrunta adierazten eta/edo informazio garrantzitsua bakarrik ematen duten elkarrizketen kasuan, badirudi ikasleen ulermena ez dela aldatzen. Aldiz, ikasleak arduratzen direnean arrazoibide egokiak dituzten adierazpenak eta arrazoiketa egokiekiko jarrerak bultzatzen, testuen ulermenaren hobekuntza eztabaiden ondorioz gara daiteke.

Aurkikuntza hori ez da harritzekoa. Izan ere, kide berdinen arteko eztabaidetan argudio esanguratsuak erabili nahi badituzte, testuko hitz kohesionatuen ulermena ezinbestekoa izan daiteke. Aurreko azterlanek frogatu zuten testu-kohesiorako hitz batzuen funtzioak eta esanahiak ezagutzea garrantzitsua dela irakurmenarako, batez ere bigarren hizkuntza batean irakurtzen dutenentzat.

Taldearen osaera planifikatu behar da, ikasleek beren ideiak eta desadostasunak partekatzeko aukera izan dezaten, eta, aldi berean, beren kide jakintsuenak gertu izan ditzaten. Testuekin bat eginez, protagonisten berezitasunei, komunikazio-bazkideen ulermenari, hainbat egileren asmoei buruz hausnartzen laguntzeko elkarrizketei eta galderei erantzuteko beharra izan dezakete ikasleek.

Egilea: Markos Bilbao

markos