Nerabeen artean noizbehinkako harremanetan indarkeria prebenitzeko programak

Nazioarteko erakundeek, OMEk barne, nerabeen artean noizbehinkako harremanetan egoten den indarkeria osasun-arazotzat hartu dute. Indarkeria horrek ondorio larriak ekartzen dizkie nerabeei: autoestimu baxua, depresioa, eskola-porrota, eskola-absentismoa, elikadura nahastea, sexu-jokabide arriskutsuak, sustantzia-abusuak eta haurdunaldiak.

The National Survey of Teen Relationships and Intimate Violence-ren arabera, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeen % 69k indarkeria-jarreraren bat izan du. Noizbehinkako harremanetako indarkeria edozein kultura eta adinetan gertatzen da. Ravi eta beste ikertzaileek ebidentziek frogatutako Safe Dates curriculuma Karen komunitateko 25 gazteko taldean aplikatu zuten.

Safe Dates indarkeria prebenitzeko curriculumaren eduki batzuk landu zituzten:

  • Harreman osasungarrien definizioa lantzea: zeintzuk diren harreman egokiak; nola adierazten den besteekiko zainketa; hainbat harreman motatan (erromantikoak, familiakoak, langunekoak) gertatzen den zainketaren ezaugarri komunak; nola tratatzen dituzten haiek gainerakoak eta gainerakoek nola tratatzen dituzten haiek.

  • Abusuen definizioa lantzea: zeintzuk diren desberdintasunak harreman atseginen eta abusu-harremanen artean. Noizbehinkako harremanetan egoten diren indarkeriaren edo abusuen adibideak.

  • Pertsona batzuek zergatik abusatzen duten; zer den manipulatzea, baita noizbehinkako abusu-harremanetan boterea eta kontrola izatea ere.

  • Nola lagundu adiskideei: zergatik lagunek ezin dituzten bertan behera utzi abusu-harremanak; ezjakintasunak zergatik zailtzen duen laguntza bilatzea. Komunitatearen baliabideak bilatzea; lagunei laguntzeko estrategiak. Abusuen puntu gorriak identifikatzen laguntzea; role-playinga ikasteko estrategiak ahozko jazarpena egiten duen lagun batentzat eta jazarpena jasaten duen lagun batentzat; jazarpen-egoerei aurre egiteko gaitasunak garatzea.

  • Harremanen irudiak: noizbehinkako harremanen irudiek besteekiko tratuan daukaten eraginari buruz hausnartzea; irudi horien sormenaren kontzientzia gehitzea; generoaren estereotipoak eta horiek noizbehinkako harreman motetan zein eragin duten identifikatzea.

  • Komunikaziorako trebetasunak garatzea gatazkak gainditzeko: komunikazio-trebetasunak lantzea; indarkeria ekiditeko estrategien inguruan hausnartzea.

  • Sentimenduak identifikatzea: sentimenduen inguruan hausnarketa egitea; haserrea eta amorrua aukeratu daitezke eta aurre egin dakieke.

 

Kontuan hartuta ikerketan parte hartu zuen ikasleen kopurua txikia izan zela eta saio gutxitan landu zutela, jarreren aldaketak eman ziren eta nabarmenagoak izan ziren programan denbora gehiago egon ziren gazteen kasuan. Ikerketak adierazten du programa horien arrakasta hainbat talde kulturaletan gertatzen dela, kasu honetan, Burmako errefuxiatu gazteen taldean.

Egilea: Mª Luisa Jaussi

Jaussi

Be the first to comment on "Nerabeen artean noizbehinkako harremanetan indarkeria prebenitzeko programak"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*