Milioi bat harpidedun baino gehiago dituen youtuber zientzialaria

Celebrity bat balitz bezala, jarraitzaileak zain izaten ditu. Argitaratzen duen hurrengo bideoa ikusteko irrikitan egoten dira. Orain dela egun gutxi 1.157.846 harpidedun zituen Quantum Fracture Youtubeko kanalak. Interesgarria izateaz gain, erabilgarria ere izan daiteke.

 

Demagun adiskide estralurtar bat daukazula eta ez dakiela nola iritsi zure etxera, baina, gainera, arazoa ez dela zure herrialdea, zure hiria edo herria, edota zure kalea eta portala aurkitzea, baizik eta ez dakiela non dagoen Lurra, gure planeta. Nola azalduko zenioke? Quantum Fracture kanalean daukazu erantzuna.

 

Ikasgelarako ere baliagarria izan daiteke. Norbaitek esaten badu Lurra laua dela eta horretarako hainbat ustezko ebidentzia azaltzen baditu (gaur egun bogan dagoen korronte bat da), nola frogatuko diozu Lurrak esfera baten antza duela?

 

Bideo hauek gelan jartzeko nahiz etxean ikusteko erabil daitezke. Konplexuak diren gauzak argi azaltzen ditu, gaiari buruz ez dakienak ere ulertzeko moduan.

 

Bideo honetan José Luis Crespo-k labur azaltzen du zein den bere Youtube -ko kanalaren helburua:

 

Científicos en Youtube

 

Eta hauxe da kanalaren helbidea:

 

Quantum Fracture

Egilea: Harkaitz Zubiri 

IMG-5117

Be the first to comment on "Milioi bat harpidedun baino gehiago dituen youtuber zientzialaria"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*