Sexu-hezkuntzaren barruan, haur eskoletan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan jasotzen dituztenen bizitzak hobetzen dituzten teoria, araudi eta praktika bikainak sartu ohi dira, baita nerabeak suntsitzen dituzten buloak, araudiak eta praktikak ere. Komeni da oso argi edukitzea gutxieneko baldintzak, elkarrengandik bereizteko. Hona hemen horietako bost:

1) Koherentzia. Formakuntza horiek ematen dituztenek sexu-jazarpenik edo genero-indarkeria isolatzailerik ez duten pertsonak izan behar dute, ez bizitza profesionalean, ez pribatuan. Bereziki, biktimak beti defendatzen eta babesten dituzten pertsonak lehenetsi behar dira. Ez ezazue aitzant hartu, noski, baldintza horiek betetzen direnik; sexu-hezkuntzan “aditu” asko daude, bizitza pribatuan jazartzen direnak; genero-indarkeria isolatzailea egiten dute biktimak gehien babestu dituztenen aurka; erreferente “intelektualtzat” dituzte adingabeen aurkako sexu-abusuak defendatzen dituzten bortxatzaileak, eta, familien baimenik gabe, beren prestakuntzetan jazarpenak egiten dituzten jarduerak egiten dituzte.

2) Zientzia. Formakuntza guztiek gai horri buruzko inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoetan oinarritu behar dute. Gure osasuna hobetzen dugu inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoek COVIDa gainditzen dutela frogatu duten eta top aldizkari zientifikoetan argitaratu diren txertoak jartzen baditugu, gure osasuna txartzen dugu horren ordez lixiba edaten badugu, herrialde oso boteretsu bateko presidenteak esan zuen bezala. Sexualitatea hobetu egiten dugu inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoek hori lortu dutela frogatu duten eta top aldizkari zientifikoetan argitaratuta dauden jarduketak egiten baditugu; sexualitatea okertu egiten dugu, horren ordez, araudi ofizial batzuek eta prestatzaile batzuek iragartzen dituzten buloetan oinarritutako jarduketak egiten baditugu.

3) Askatasuna. Sexu-askatasuna da askatasunez aukeratzea sexua eduki nahi den ala ez, norekin, noiz eta nola. Sexualki ez da libreagoa pertsona askorekin sexu asko duena sexurik ez duena baino, askea da egiten duena eta egiten ez duena libreki aukeratzen duena. Sexu gehiago pertsona gehiagorekin izatea askatasun gisa aurkezten duten formazioak askatasunaren guztiz aurkakoak dira. Duela hamarkada batzuk sexua zuten neskei erasotzen bazitzaien, orain ez dutenei erasotzen zaie, eta askotan eraso horiek sexu-heziketako formakuntzetatik egiten dira.

4) Hautaketa. Gizarte-inpaktuaren ebidentzia zientifikoek erakusten dutenez, sexu toxikoaren bost minutuk bizitza osoa suntsitzen dute, eta gaueko martxan ehizara ateratzen diren mutil gehienek gaizki hitz egiten dute haiekin liatzen ziren neskei buruz. Mota horretako ligeak askatasun gisa aurkeztea, formazio askotan egiten den bezala, nerabeen bizitzak suntsitzea da. Sexu asko (edo gutxi) izatea pertsona askorekin (edo bat bakarrik), indarkeriarik gabekoak, mespretxatzen ez dutenak, sexualitatea eta bizitzak hobetzen ditu. Liatzea bost minutu bakarrik pertsona bakar batekin, gero mespretxatu egiten duena ez da inoiz ahazten bizitza osoan, eta oso ondorio negatiboak ditu osasunean.

5) Maitasuna eta adiskidetasuna. Inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoek oso argi utzi dute bizitza gogobetegarria, zoriontasun, plazer, osasun eta erakargarritasunez betea izateko garrantzitsuena harreman intimoenen kalitatea dela. Maitasuna eta adiskidetasuna dira gakoak. Sexu-heziketako talde askok maitasunari erasotzen diote, bortxaketen defentsa-teorietan oinarritutako buloak barreiatzen dituzte (mikromatxismoen edo maitasun erromantikoaren mitoen sasi-kontzeptuak, esaterako); askok adiskidetasunari erasotzen diote, gizon guztiak jazarle potentzialak direla esanez edo harreman guztiak botere-harremanak direla esanez.

Egileak: Lídia Puigvert eta Ramon Flecha

Lídia Puigvert, Munduko 7. zientzialaria Gender Violence (Google Scholar) kategoriako ranking zientifikoan// Ramón Flecha, munduko 1. zientzialaria Gender Violence kategoriako ranking zientifikoan (Google Scholar)