Azaroaren 28an, 17:00etatik 18:30era, UP4Diversity sareak online prestakuntza-jardueren ziklo berria hasiko du, LGBTI+ gazteen aurkako indarkeria mota guztiei aurre egiteko helburuarekin. Oraingo honetan masterclass bat izango da,  “Brave´s club: a successful educational action to stop amd prevent violence in groups of youth” izenburupean (Ausarten kluba: gazteen taldeetan biolentzia gelditzeko eta prebenitzeko hezkuntza-jarduera arrakastatsua).

Saioen formatua, 90 minutukoa eta ingelesez, aldatuz joango da ikasturtean zehar, eta esperientziak, prestakuntza praktikoko saioak, erakusketak, solasaldi pedagogiko dialogikoak eta abar trukatuko dira, betiere inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoak erreferentziatzat hartuta.

Azaroan, urtarrilean, apirilean eta ekainean, hurrenez hurren, egingo diren jarduera guztiak honako hauei zuzenduta daude: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakunde edo antolakundeetako boluntarioei eta gazteei, diskriminazioaren aurkako adituei, gazteei, prestatzaileei, ikasleei, akademiako kideei eta/edo LGBTI+ gazteen aurkako indarkeriarekin amaitzeko interesa duen edonori.

Heziketa-ziklo horrek zerikusia du Europako REC Up4Diversity proiektuarekin (2020ko urria – 2022ko abuztua) eta Partzuergoak, proiektua amaitu ondoren hartutako erabakiarekin, prestakuntza sustatzen jarraituko da proiektuaren ikuspegian interesa duten gazteekin lan egiten duten pertsonentzako laguntza-aukerak eta sareak sortzeko.

Ikasturte honetan landuko diren beste gai batzuk honako hauek dira: Gay-Heterosexualen aliantzak/Generoa eta Sexualitatea. Aukera praktikoa eta networking-aukera borrokak, aholkuak, baliabideak eta inpaktuaren ebidentzia partekatzeko. Safe Zone programa: LGBTIQ+ komunitatearen kalitatea hobetzeko lineako ikasketa-plana. LGBTIQ+ sarearen egoera hobetzera bideratutako online materialak egitea.

Saio batzuetan edo guztietan parte har daiteke, baina jardueretarako esteka lortzeko matrikula egin behar da.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeorvORlS2iVleSso9rbNcfD280fpsB2gNPnpeJTVvLDm5xmQ/viewform

Egilea: Luisa Mari Puertas