#MeToo nazioarteko mugimenduak sexu-jazarpenari buruzko isiltasuna haustea lortu du askotariko testuinguruetan (zinema, antzerkia, musika…). Hartara, “MeToo unibertsitatean” sortu zen, mundu osoko unibertsitateetan sexu-jazarpena eta genero-indarkeria isolatzailea desagerrarazteko helburuarekin, hainbat herrialdetako sareak nazioarteko sare batean elkartuz.
MeToo Unibertsitatean oso sare demokratikoa izan da beti. Hartara, aurtengo irailaren 26tik 30era bitartean, Espainiako unibertsitateetan zehar zabalduko da oso modu berezian. Bi furgonetak Espainiako geografia zeharkatuko dute goitik behera. Bata iparraldetik hegoalderantz joango da, eta besteak kontrako norabidea hartuko du, irailaren 30ean Madrilen elkartu arte.
Ikasturte-hasiera aprobetxatuz, mugimenduak unibertsitatean gertatzen den genero-indarkeriaren berri eman nahi du, baina, era berean, laguntza eman nahi die ikasleei eta unibertsitate-komunitateari edozein jazarpen motari aurre egiteko, hori baita “MeToo Unibertsitatea Ibilbidea” ekimenaren helburua. Hartara, Murtzian, Almerian, Granadan, Malagan, Sevillan, Kordoban, Bartzelonan, Euskal Herriko Unibertsitatean (Donostia), Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Zaragozan, Oviedon, Valladoliden eta Madrilen MeToo-ren ekitaldiak izango dira unibertsitate-mailan aste honetan zehar!
Bidaiaren berri izan nahi baduzu, sare sozialetan jarrai iezaiezu:
Twitter: @MTUniversidad
Twitter euskaraz: @MeTooUniEus
Instagram: Metoo_universidad
Gehiago jakin/ lagundu nahi? Nahi izanez gero, “MeToo Unibertsitatea” mugimendua laguntza eman ahal diogu weborri honen bidez: https://www.gofundme.com/f/shs6es?utm_campaign=p_cp+share-sheet&utm_medium=chat&utm_source=whatsApp
Egilea: Garazi Álvarez