Datorren martxoaren 21ean RefugeesWellSchoolek (RWS) mintegi bat antolatuko du online, bai eta hainbat estrategia martxan jartzeko tailerrak ere, ikasle migratzaileei eta errefuxiatuei ikastetxeetan laguntzeko. Webinar hori 10:00etatik 13:00etara izango da, eta helburu hauek ditu: nerabe migratzaileen osasun mentala, eskoletako ongizatea eta RWSren emaitzak ezagutaraztea.
RefugeesWellSchool (RWS) proiektua EBren Horizonte 2020 ikerketa-proiektuaren zati bat da, eta esku-hartze psikosozial prebentiboak ezarri eta ebaluatu zituen eskoletan, nerabe etorkinen eta errefuxiatuen ongizatea sustatzeko. Proiektua Belgikan, Danimarkan, Finlandian, Norvegian, Suedian eta Erresuma Batuan garatu zen.
RWSk bost esku-hartze landu eta inplementatu zituen, guztiak babes soziala, sare sozialak eta kohesio soziala hobetzera bideratuak:
• Dramatizazioa ikasgelan
• Ongi etorri eskolara
• Parekoen arteko hobekuntza- eta integrazio-baliabidea
• Zerbitzuan dauden irakasleen prestakuntza
• Zerbitzuan dauden irakasleen prestakuntza, Irakaskuntza Berreskuratzeko Teknikekin.
Hain zuzen ere, esku-hartze horiek landuko dira 14:00etatik 15:30era online ere garatuko diren tailerretan, aukeratutako esku-hartze hori eskoletan nola gauzatu ikas dadin.
Ekitaldia publikoa eta doakoa da, baina bai mintegirako bai tailerretarako beharrezkoa da esteka honetan erregistratzea: https://webappsx.ugent.be/eventManager/events/RefugeesWellSchool
Jardunaldiari eta proiektuari buruzko informazio gehiago eskura daiteke refugiadoswellschool.org webgunean.
Animatu! Gai horretaz ikerketak esaten duena ezagutzeaz gain, gauden egoera gaudela, ebidentzia zientifikoetan sakontzea oso beharrezkoa da; ez galdu aukera! Animatu!
Egilea: Luisa Maria Puertas