Lagunak elementu garrantzitsua dira haur eta helduen bizitzaren ongizate orokorrerako, bai eta garapen kognitiborako ere. Literatura zientifikoaren arabera, haurrek eragiketa konplexuak modu eraginkorragoan egiten dituzte lagunekin lan hori partekatzen badute. Eta horri erreparatu zioten Peter Kutnik eta Alison Kington-ek, British Journal of Education Psychology aldizkari zientifikoan argitaratutako artikuluan.  

Izan ere, berdinen arteko elkarrekintzak garapen kognitiboa sustatzen dutelako adostasuna orokorra da. Baina elkarrekintza horiek lagunen artean gertatzen direnean, dirudienez, emaitza positiboak areagotu daitezke. Hala, gelan taldekatzeko irizpide gisa erabilita, ikasleen emaitza akademikoak sustatu daitezkeela diote ikertzaileek. Baina onarpen hori egitea zaila da; izan ere, laguntasunaren oinarria konplexua da, eta askotan testuinguruak berak eragina du, bai eta generoak, adinak eta lorpen-mailak ere. 

Bukatzeko, lehen hezkuntzako 72 haur behatu zituzten zientzia-arloko eragiketak egiten zituztela, bikote ezberdinetan antolatuta: alde batetik ezagunak, eta bestetik lagunak zirenak. Hala, nesken bikoteek zientzia-emaitza onenak lortu zituzten, eta mutilen arteko bikoteek, aldiz, emaitza okerrenak. Neska zein mutil ezagunez osaturiko bikoteek tarteko emaitzak lortu zituzten. Hala, ikertzaileek lagunen arteko taldekatzeak erabiltzea iradokitzen dute, baina, hala ere, zer gertatzen da lagunak egin ez dituzten umeekin? Ikertzen jarraitzeko bidea dago oraindik.  

Egilea: Kaiera