Datorren ekainaren 29an, 12:30etik 14:30era, INTER-ACT Deustuko Unibertsitatetik koordinatzen den I+G proiektuaren azken jardunaldia egingo da: “HPBak dituzten eta ez dituzten ikasleen inklusiorako eta hezkuntza-arrakastarako ingurune interaktiboak”, online izango dena.

INTER-ACT proiektuak parte-hartzaile guztien eskura jarri ditu hezkuntzako azken aurrerapen zientifikoak. Horren ardatza izan da lehen eta bigarren hezkuntzako ikaskuntza-ingurune interaktiboak eta dialogikoak HPBdun ikasleen ikaskuntza prozesuan, garapenean eta harremanetan izandako eragina ikertzea. 

Hori dela eta, parte-hartzaileen ahotsak entzuteak zentzu handia emango dio jardunaldiari. Ikasleengan eta ikastetxean hobekuntzak antzeman dituzten hezkuntza-komunitateko pertsonen kontakizunak entzuteko aukera paregabea izango da. Bertan, ikasleen, irakasleen eta senideen testigantzek lagunduta, proiektuak eman dituen emaitza zientifikoak azalduko dira.

Izena eman daiteke ondorengo estekan:  https://forms.gle/YdnGpZJKDrjfTR8n7

Egilea: Garazi Alvarez