Artikulu honetan, “Toxic Nightlife Relationships, Substance Abuse, and Mental Health: Is There a Link? A Qualitative Case Study of Two Patients”, gaueko bizitzan gertatzen diren harreman toxikoen eta substantzien gehiegizko erabileraren eragina aztertzen da, eta, zehazki, sustantzia horiek osasun mentalean dute eragina. Era berean, ikerketa horretan, Malagako ospitale bateko osasun mentaleko zentro batean harreman sozialen kalitatea sustatzen duen programa batek bi pertsonarengan duen eragina aztertzen da. Programa horretan parte hartu zuten bi pertsona horiek nahasmendu psikologiko larriak eta droga-mendekotasunen aurrekariak zituzten.

Oro har, ikerketa horretatik bi ondorio nagusi atera daitezke. Alde batetik, gaueko bizitzan gertatzen diren harreman toxikoek substantzien erabilera sustatzen dute, baita noizbehinkako sexu-harreman bortitzak ere, eta horrek pertsona horien osasun mentalari eragiten dio. Gainera, bi parte-hartzaileen hitzetan, substantzia toxikoak (alkohola edo drogak) erabiltzeak eta gehiegi erabiltzeak ez du bikote toxiko bat ahazten laguntzen, harekiko mendekotasuna areagotu baitezake. Bestalde, pertsona horiei onura emozionalak dakarzkie pazienteen arteko kalitatezko harremanak sustatzen dituen osasun mentaleko programa batean parte hartzek.

Laburbilduz, lan horren arabera, funtsezkoa da gizarte-harremanen kalitatea kontuan hartzea osasun mentalarekin lotutako arazoak ebaluatzeko. Gainera, droga-mendekotasunen historia duten pazienteei zuzendutako osasun mentaleko errehabilitazio-programetan egindako aurkikuntzen arabera, garrantzitsua da parekoen artean kalitatezko harremanak sustatzea, tratamenduaren emaitza hobetu ahal izateko.

Egilea: Garazi Álvarez