Kaieran argitaratu zenez, pasa den martxoaren 5 eta 6an CICFEM kongresuaren 3. edizioa ospatu zen. Zientzia, feminismoa eta maskulinitateei buruzko komunikazio, sinposio eta paneletaz disfrutatzeko batu izan ziren 300 pertsona baino gehiago online formatuan. 

Guztira hamabost orduko kongresua izan zen, antolaketa itzela eta erraza izan ziren nagusi. Ostiralean, Lidia Puigvert (nazioarteko mailan erreferentea den feminista garrantzitsuenetarikoa) eta Montserrat Sánchez-ek (Kataluniako Generalitateko indarkeria matxistaren aurkaro zuzendariorde nagusia) hasiera eman zioten kongresuari “Bigarren Mailako Indarkeria gainditzeko lorpen historikoak” hitzaldiarekin. 

Larunbatak dibertsitate handiko komunikazioekin ikasteko aukera eman zuen. Gai eta arlo oso ezberdinetakoak izan ziren: emakumeen presentzia arkeologiako artikulu zientifikoak sinatzerakoan; bertsolaritzan genero indarkeriaren inguruko isiltasuna apurtzea; LGTBIQ+ komunitatearen aurkako jazarpenaren aurkako estrategiak eta beste hainbat.

Gainera, maila altuko zientzialariak sinposioetan ere aritu ziren. Adibidez, feminismoa denontzat dela aldarrikatuz, maskulinitate ezberdinen identifikatuz, eta unibertsitateetan ematen den genero indarkeriaren aurkako jarduera arrakaztasuen adibideak mahai gainean jarriz.

Genero arloan gezur edo bulo handiak entzutera ohituta gaude, hala nola: “maitasun erromantikoak hiltzen du”, edo “etxean genero indarkeria bizi izan duten umeak biolentoak izatera kondenatuak daude”. CICFEM-eko bigarren panela, beraz, erabat iraultzailea izan zen genero arloan dauden ebidentzia zinetifikoak plazaratuz, baita iruzurrak desmuntatu ere. Halaber, genero indarkeriaren tratamenduan komunikabideek duten paperaz mintzatu ziren azken panelean.

Pavel Ovseiko, Oxfordeko Unibertsitatetik, ikerketan genero berdintasuna sustatzeko programei buruz aritu zen. Amaiera jarri zion bere itzaldi bikainak CICFEM-eko hirugarren edizioari, non profil, adin, genero, kultura edota erlijio ezberdineko hainbat pertsona batu ziren helburu berarekin: genero arloan dauden ezberdinkeria eta arazoak lantzea ebidentzia zientifikoen eskutik. 

Egilea: Kaiera