Indarkeria haurren alde egindako lana hondatzen duen epidemia da, zeinak epe luzerako ondorio suntsitzaileak eragiten dituen. Biolentziak haurrengan duen eragina jakina den arren, oraindik haurrak etxean, eskolan, online edota komunitateetan babestuko dituzten konpromiso politiko eta finantza-inbertsioak falta dira. Are gehiago, beharrezko inbertsiorik gabe, haurren aurkako indarkeriaren ondorioak munduko BPGd-ren % 5 kostatuko dira.
Gainera, COVID-19ak herrialde eta komunitate guztietan haurren kontrako indarkeriaren arriskua handitu du. Izan ere, pandemiaren eraginez, 85 milioi haurrek baino gehiagok bortizkeria fisiko, sexual eta emozionala pairatu dute. Horrekin batera, COVID-19ak nazioetako eta nazioarteko aurrekontuetan presio handia jarri du, eta urtetan haurren aurkako indarkeria gelditzeko egin izan diren inbertsioak arriskuan jarri.
Together to #ENDviolence (elkarrekin #indarkeriabukatzeko) kanpainak indarkeriaren bukaera bultzatuko du. Orain, Garapen Jasangarrirako Helburuetako hamarkadan sartu garenez, kanpaina horrek ekintzak bizkortuko ditu, eta mundua haurrentzat seguruago bihurtuko du COVID-19aren garaian eta ondoren. Haren helburuak hauek dira: konpromiso politiko berriak lortzea, haurren aurkako indarkeria gelditzeko nazioetako eta nazioarteko inbertsioak handitzea, eta elkarlana eta inklusioa gobernuen eta gainerako sektoreen artean ebidentzian oinarritutako irtenbide eta ekintza planak garatzea.
Kanpainak nazioarteko komunitatea ekintzara eta haurren indarkeriaren aurka inbertsio handiagoa egitera bultzatu nahi du. Ekitaldian zehar, beste gauza askoren artean, End Violence-ko komunitatea honako hau egitera premiatu zuen:
- Finantzazioa handitzeko konpromisoa hartzea, funtzionatzen duten ekintzetan inbertitu eta dagoeneko dauden irtenbideak zabaltzea.
- Haur eta gazteek modu esanguratsu eta aktiboan indarkeriarekin amaitzeko irtenbide eta prozesuetan parte hartzea.
- Genero-desberdintasunak nesken aurkako indarkerian duen garrantzia aitortzea eta neskatilak indarkeriarekin amaitzeko esfortzuen erdigunean daudela bermatzea.
- Modu jasangarrian finantzatutako giza babeserako sistemen premiazko beharrari ekitea, haurren babeserako zerbitzuekin lotuta.
- Pertsona oro, haurrak eta gazteak, sozietate zibila, komunikabideak, sektore pribatua eta akademia, haurren aurkako indarkeriaren onarpenari aurre egingo dion mugimendu geldiezina sortzera bultzatzea.
Kanpainarekin bat egiteko hiru modu daude: End violence-ko kide egitea, zure arrakasta-istorioak partekatzea edo izena ematea newsletter-a jasotzeko.
Egilea: Laura Alvarez