Eskozia munduko lehenengo herrialdea izango da lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualen eskubideak curriculumean ezartzen. Horrela, Eskoziako gobernuak Time for inclusive Education (TIE) kanpainak gidatutako talde batek LGTBI gazteek geletan eta jolasguneetan duten esperientzia hobetzeko emandako aholkuak bete ditu.
Duela 18 urte, autoritate lokalak eta eskolak homosexualitatearen inguruan hitz egitea debekatzen zuen 28. artikulua indargabetu zen baina horrek ez zuen bermatu LGTBI ikasleei arazorik bukatu zitzaizkienik. Hori behintzat dio TIE Campaignek egindako inkesta batek: LGTBI-en %90ak eskolan homofobia, bifobia edo transfobia pairatu baitute eta %64-ak euren orientazio sexualagatik edo genero identitateagatik bullying-a bizi izan baitu.
Egoera horri aurre egiteko, Eskoziako gobernuak eskola guztiei LGTBI berdintasuna eta inklusioa adin eta ikasgai desberdinetan irakasteko agindua eman emango die. Curriculumean LGTBI terminologia eta identitateak eta homofobia, bifobia eta transfobia antzeman eta ulertzea bermatuko da. Gainera, euren sexualitatearekin gatazkan egon daitezken gazteek eskolen egunerokotasunean euren burua islatuta ikustea nahi da. Horrekin batera, ikasgai bakoitzean LGTBI pertsonek historian zehar egin dituzten ekarpenak ikustaraziko dituzte. Irakasleek ere aukera izango dute formatuak izateko eta materialeak eskuragarri izango dituzte.
Scottish campaign group-ekoek diotenez, inklusioa prozesu bat da eta ikastetxeetan lan egiteak sustatuko ditu gazteen ahalduntzea eta errespetua, eta aniztasuna onartzea. Gainera, komunitatean ere inklusioa hobeto ulertuko da eta sentsibilitatea eta kontzientzia zabalduko dira. TIEko Down Wilson-en hitzetan “kontzientzia faltak beldurra dakar, beldurrak gorrotoa eta honek biolentzia”.
Egilea: Laura Alvarez