Demagun parlamentuan generoari buruzko lege bat eztabaidagai dutela. Horri buruz asko ikertu da, eta, beraz, gaiari buruz dauden ebidentzia zientifikoak kontuan hartzea da zentzuzkoena, legeak egiterakoan ahalik eta finen aritzeko.  Baina, tamalez, gurean oso gutxitan gertatu dira horrelakoak, orain arte.

 

Aurton herri ekimen batek, #CienciaenelParlamento-k kanpaina bat bultzatu du helburu zehatz batekin: “zientziak eta ezagutza zientifikoak gero eta garrantzia handiagoa izatea politikako proposamenetan”. Ekimen hori guztiz independentea da eta 170 erakundek baino gehiagok sustatu dute.

Hurrengo irudian ikus dezakegu ekimen honek duen ibilbidea:

 

Irudian argi agertzen da gizartean indarrean egon behar diren legeek ebidentzia zientifikoak ezagutu eta errespetatu behar dituztela. Hori lortzeko eman behar diren baldintzak hauek dira: ebaluatu, egiaztatu eta erabaki.

 

Maiatzean, Ebidentzia Zientifikoak Teknikariei eskaini ahal izateko, deialdi publiko bat ireki zen ikerlariei zuzenduta, bertara 200 partaide aurkeztu ziren; horien artean, curriculumak eta komunikazio zientifikoetan esperientzia kontuan izanda, 15 emakumezko eta 10 gizonezko  aukeratu ziren.

 

Uztailean, aukeratutako zientzialarien eta politikarien arteko hartu-eman eraginkorrak bermatzen laguntzeko jardunaldi batzuk antolatu ziren. Bertan kanpoko adituek ere parte hartu zuten: Chris Tyler, University College of London-eko Politikoa Publikoen zuzendaria; Elvira Fortunato, Europako Laguntza Zientifikorako (SAM) Batzordeko partaidea; Theo Karapiperis, Europako Parlamentuko Laguntza Zientifikoaren Bulegoko zuzendaria (STOA), besteak beste.

Azaroaren 6 eta 7an, Espainiako Parlamentuko mahai nagusiak onartuta, politikari eta zientzialari horien arteko lehenengo topaketa egingo da gai garrantzitsuetan berariazko politikak diseinatzean metodo zientifikoa eta ebidentziak lagungarriak izan daitezkeela demostratu nahian. Lantaldeetan aritzeaz gain, zientzialarien eta politikoen arteko lau eztabaida publiko bideratuko dira: zahartzea, adimen artifiziala, aldaketa klimatikoa eta familiaren kontziliazioa.

Egilea: Jesus Marauri

Jesus Marauri2