(Periodico Educacion-etik itzulita)

Ikaskuntza-komunitateak sortu zituen ikerketa-zentroarekiko eraso-kanpainak gogor baliatu dira ikasle guztientzat lortzen ari diren hezkuntza-emaitzen hobekuntza geldiarazteko. Horren adibide da eskola horren kasua, 2014-2015 ikasturtean Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak (HJA) aplikatzen hastea erabaki baitzuen. Grafikoetan (ikus irudia), urte bakar batean lortu zituzten oinarrizko gaitasunen hobekuntzak ikus daitezke: ingelesaren, katalanaren, gaztelaniaren eta matematikaren mailak gora egin du ikasleen artean. Hobekuntza horiek eten egin ziren 2015-2016 ikasturtean CREAren aurkako eraso-kanpainak ikastetxearekin lankidetzan jarraitzea eragotzi zuenean.

Esanguratsua da ikustea, CREAren aurkako egungo kanpainan, pertsona batzuk – jarduera horiek abian jartzeagatik Ikas Komunitateetako irakasleei eraso egiten zietenak – egoera mediatiko hori aprobetxatzen ari direla libreki erabaki dituzten eta hezkuntza-hobekuntzak izaten ari diren eskola horiek suntsitzen saiatzeko. Ez da zaila ohartaraztea kanpaina honen helburuetako bat Ikas Komunitateak lortzen ari diren hobekuntzen jarraipena eragoztea dela.

Helburu horren zergatia oso ondo ezagutzen dute Ikas Komunitate horietako profesionalek. HJAk inplementatzen dituzten eskolen proba estandarizatuetako emaitzak Kataluniako eskola guztietan proba berberetan lortutako emaitzekin konparatzeak erakusten du lehenengoek hobera egiten dutela Kataluniako batez bestekoa gainditu arte, baita maila sozioekonomiko baxuko eskoletan ere, immigrazio-tasa handiarekin. Gainera, datu horiekin batera, HJAen ondorioz zero indarkeria lortzeko hobekuntzak egin dira.

Sare sozialetan zein CREAren aurka publikoki adierazitako sinaduretan, erasoak sustatzen dituztenek hezkuntzan hobekuntzak lortu dituzten azter dezakegu. Pertsona batzuk engainatuta badaude ere, dokumentuaren buru direnek eta sinatzen duten gehienek ez dituzte inoiz emaitzak hobetu eskola bakar batean ere, eta ez dute nahi Ikas Komunitateek lortzen dituzten aurrerapenek agerian uztea beren proiektuek ez dutela lortzen.

HJAen inpaktu nabariaz gain, jarduera horien ezarpena ez du inoiz baldintzatu baliabide ekonomikoen eskuragarritasunak, eta ez die erantzun partikularren edo erakundeen irabazi-interesei. Horrek beti arbuioa eragin du haurren hezkuntza hobetu nahi ez dutenen artean, baizik eta irabazi ekonomikoak lortu nahi dituztenen artean, inongo eskolatan eragin positiborik izan ez duten jarduerak merkaturatuz.

Egilea: Alba Crespo López, CREAko  Indarkeria 0 Berdintasun Batzordean salaketa jarri zuten 8 biktimetako bat.

Loading