Otsailaren 15ean Erraldoien Sorbalden Gainean izeneko mintegi berria hasi zen. Hezkuntzaren eremuan parte hartzen duten pertsonentzako elkargune bat da. Mintegi honetan hezkuntza-etapa guztietako irakasleak, ikerlariak eta hezkuntzako ikasleak elkartzen dira, ezagutza berriak eskuratu eta haien ekarpenak egiteko helburuarekin.

Mintegia hilean behin egiten da, larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara, online formatuan. Hala ere, parte-hartzaileek aukera dute presentzialki elkartzeko eta taldean konektatzeko. Azken saioan, adibidez, zortzi pertsona bildu ziren Bilbon.

Mintegi hau Solasaldi Pedagogiko Dialogikoetan oinarritzen da, non parte-hartzaileek testu esanguratsuak aztertzen eta eztabaidatzen dituzten, haien ezagutza sakontzeko eta praktika pedagogikoan aplikatzeko. Berdintasunean oinarritutako elkarrizketa da beste gakoetako bat: ikaskuntza partekatua bultzatzeaz gain, kalitatezko hezkuntzaren alde lan egiten duen komunitatea sortzen laguntzen du.

Aurten, mintegian lantzen ari garen liburua Guía Comunidades de Aprendizaje da. Mintegia ekainera arte luzatuko da, guztira bost saio izango dituelarik. Liburua deskargatzeko esteka hau da: Guía Comunidades de Aprendizaje, eta izena emateko esteka hemen aurki daiteke: Izena emateko.

Mintegia edozein pertsonarentzat dago irekita: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako irakasleentzat, hezitzaileentzat, hezkuntza-aholkularientzat, ikerlarientzat, familientzat eta unibertsitateko hezkuntza ikasleentzat, besteak beste. Hau da, hezkuntzaren hobekuntzan interesa duen edonor gonbidatuta dago parte hartzera.

Anima zaitez probatzera, baita zure lagunekin, lankideekin edo ezagunekin partekatzera ere! Edozein zalantza sortzen bazaizu edo informazio gehiago beharko bazenu, mezu bat bidal dezakezu erraldoiensorbadagainean@gmail.com helbidera.

Gogo handiz gaude hurrengo saiorako eta elkarrekin ikasten jarraitzeko!

Argazkia: Pixabay 

Egilea: Ane Olabarria

Ongi etorri Atenea Mintegira

 

Loading