Egunkarietan eta sare sozialetan egunero ikusten ditugun albisteekin asko larritu ohi gara. Haur txikien artean ere ematen diren genero-indarkeria, jazarpen sexuala eta abar ikusten ditugunean, mila galdera datorkigu burura: Zelan prebenitu kasu hauek? Zelan lortu indarkeriarik gabeko eskola bat?

Zientziak galdera horiei erantzuna eman die. Indarkeria prebenitzeko eta 0 urtetatik 0 indarkeria lortzeko Jarduera Arrakastatsuak zein diren badakigu. Orain arte ataza horretan arrakasta gehien eman duten jarduerak dira, edozein testuingurutan emaitza bikainak lortzen dituztenak. Kaieran jada argitaratutako Europar Batzordeko ​​txostenaren emaitzek argi utzi dute. 

Flecha, Puigvert eta Racionero zientzialariek (mundu-mailan genero-indarkeria kategoriako 10 lehen zientzialarien artean daudenak ranking zientifikoetan) literatura zientifikoaren errebisio sistematikoa egin ondoren, bakarrik 13 programak haurren kontrako indarkeriaren ondorioren bat pairatzeko ebidentziak erakutsi dutela ikusi zen. 

Horien artean, prebentziorako eta indarkeriaren ondorioak konpontzeko Jarduera Arrakastatsuak nabarmendu dira, gehien konpondu egiten dituztenak baitira. Indarkeria 0 Ausarten Kluba, Gatazkak prebenitzeko eta ebazteko eredu dialogikoa, Tertulia Feminista Dialogikoak, Open Door Actions eta Genero-Indarkeria Isolatzailearekin amaitzea. 

Haurren hezkuntza sexuala eta genero-indarkeriaren prebentzioa buloen eskuetan jarri ohi da; inpaktu sozialeko ebidentzia zientifikoak erabiltzea da indarkeriarik gabeko eskolak lortzeko gakoa, milaka neska eta mutilen biziak genero-indarkeriarik gabekoak izan daitezen. 

Hurrengo artikuluetan horiei buruz gehiago kontsulta dezakezu: