0 Indarkeria Ausarten Kluba gure geletan aplikatzen dugunok badakigu ebidentzia zientifikoek pertsonen jokaerak ulertzen laguntzen dutela. Ebidentziek azaltzen dute, adibidez, zergatik kostatzen zaien haurrei jazarpenaren biktima bat defendatzea: egiten dutenean, erasoen edo errepresalien objektu bihurtzen dira, eta horrek etorkizuneko esku-hartzeak indargabetzea du helburu. Fenomeno horri indarkeria isolatzailea esaten diote ebidentzia zientifikoek, eta indarkeria hori biktimari laguntzen diotenei erasotzen zaienean gertatzen da, biktima isolatzeko helburuarekin.

Horrelako dinamikak ingurune akademikoetan ere gertatzen dira. CREA ikerketa-taldeak, 0 Indarkeria Ausarten Kluba martxan jartzeko eskolekin lankidetzan aritzeaz gain, printzipio horiek aplikatzen ditu bere ikerketa-taldean, eta taldearen barruan boterearen erabilera desegokiarekin lotutako egoerak jorratu behar izan zituzten. Egoera hau taldeko pertsonarik zahurgarrienek sufritzen zuten: bekadunek. Horren aurrean, taldeak jarrera argia eta ausarta hartu zuen: bekadunei babesa eman zien, 0 Indarkeria Batzordea aktibatu zuen eta onargarriak ez ziren jokabideak definitu zituen.

Erabaki horien ondoren, pertsona batzuek taldea uztea erabaki zuten. Ondoren, CREA eta Ramón Flecharen aurkako erasoak eta gezurrak agertu dira komunikabide batzuetan. Biktimak defendatzen direnean sortzen diren erasoen parte dira adierazpen horiek.

Berri ona da, ikasgeletan bezala, eraso horiek gutxitu egiten direla pertsona gehiagok ausardiaz jokatzen dutenean, bai biktimak (kasu honetan bekadunak) bai haiei laguntzen dietenak defendatuz. Horregatik, testu hau sinatzen dugunok gure babesa adierazi nahi diegu Ramón Flechari eta CREA taldeari jasaten ari diren erasoen aurrean, eta jarrera irmo eta ausartarekin indarkeriarik gabeko espazioak sustatzen jarraitzearen balioa nabarmendu nahi dugu.

Rosa Jaussi

Sonia del Barrio

Ane del Río

Aitor Galar

Mª Luisa jaussi

Loading