Dirty Dancing 1987ko film ikonikoa da, eta zinemaren historian mugarri izan da. Emile Ardolinok zuzendua eta Patrick Swayze eta Jennifer Grey protagonista dituela, maitasun-istorio, drama eta musika uztartzen ditu film honek, Frances “Baby” Houseman-en istorioa kontatzeko. Baby udako oporretan dago resort batean, eta Johnny Castle dantza-irakasleaz maitemintzen da, eta udan zehar hainbat gauza gertatzen dira. Film honen garrantzia gai unibertsalei sakon ekiteko gaitasunean datza, hala nola giza emozioak, maitasuna, justicia eta askatasuna, besteak beste. Gainera, pertsonaia nagusi batzuen indarkeriaren eta sexu-jazarpenaren aurkako jarrera ausartagatik nabarmentzen da.
Duela gutxi argitaratutako artikulu zientifikoak, ebidentzia zientifikoetatik, pelikulan genero-gaiak nola jorratzen dituen azaltzen du, bereziki maskulinitatearen eta feminitatearen ereduak. Pertsonaia horietatik abiatuta, maskulinitate-eredu jakin batek osasunean izan ditzakeen ondorioak azaltzen ditu, maila sozialean eta pertsonalean, bai indarkeria erabiltzen duten pertsonaiena, bai horren aurka daudenena.
Maskulinitate alternatiboaren ereduari lotutako desioaren hizkuntza nola islatzen den aztertzen da filmean zehar, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. Hau da Johnnyren kasua, Maskulinitate Alternatibo Berrien ezaugarriak biltzen dituena: mutil segurua da, bere trebetasunak ezagutzen ditu eta ez du erakusteko beldurrik; ahaleginaren bidez, bere bizi-aukerak hobetu nahi ditu. Gainera, lagun solidarioa eta arduratua da, maite duen neskarekiko errespetu eta desio handikoa. Pertsonaiak erakargarritasuna berdintasunezko portaerarekin eta indarkeriaren aurkako posizionamenduarekin lotzen du.
Babyren kasuan, hasieran oso neska ez-segurua da, baina filmean zehar agertzen da bere autokontzeptua hobetzen doala eta artikuluak azaltzen du aldaketa hori nola den posible. Johnnyren eta Babyren arteko harremanak, zeinaren ardatz nagusia dantza da, laguntzen dio bere buruarengan konfiantza handiagoa izaten, erakargarriagoa eta seguruagoa sentitzen eta bere ideiak defendatzen ausartzen.
Filmak erakusten dituen maskulinotasun toxikoaren ereduak, harreman toxiko eta mespretxuzkoak eta horien ondorioak ere artikuluan aztertzen dira.
Genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko ikerketen ikuspegitik, film honek desioaren hizkuntza erabiltzen du indarkeriaren aurka, erakargarritasuna eta desioa berdintasunezko harremanetan (adiskidetasuna, elkartasuna eta maitasuna) kokatzen baititu, eta ez harreman toxikoetan.
Hori dela eta, oso filma egokia izan daiteke, artikuluarekin lagunduta, gure familiarekin, lagunekin, ikasleekin edo nahi ditugun pertsonekin partekatzeko eta nahi ditugun harremanekin amets egiten jarraitzeko.
Egilea: Garazi Alvarez