Literatur zientifikoari esker badakigu literatura irakurtzeak ez dituela bakarrik hizkuntza eta idazmenarekin lotutako onurak, baizik ​​gizartearentzako garapen kognitiboari ere mesede egin liezaiokeela ere. Baina, literatura mota guztiak ba al du eragin bera? Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat hori erantzuten saiatu da: datu luzitudinalak erabiliz, aisialdiko irakurketaren eta eguneroko bizitzaren ondorioen arteko erlazioa aztertu da, hau da, jokabide prosoziala eta gizarte-doikuntza. 

Horretarako, 6.112 ikasle, 2010/2011 ikasturtean Alemanian 5. mailan zeuden haurren datuak erabili dituzte. Aisialdiko irakurketa-generoa aztertu zen kategoria hauetan: (1) polizia-eleberriak, suspensezkoak, beldurrezkoak edo fantasiazkoak (adibidez, Harry Potter edo Eraztunen Jauna); (2) literatura klasiko modernoa (adibidez, George Orwellena edo Günther Grassena); (3) ez-fikzioa; eta (4) komikiak. Laburbilduz, aisialdiko irakurketak ondorengo portaera prosoziala eta doikuntza soziala aurreikusiko lituzkeen aztertu zuten, Alemaniako luzetarako datu multzo handi batean, nazio mailan adierazgarria dena. Autotxostenak eta gurasoen txostenak aztertu ziren.

Emaitza nagusia izan da genero guztien artean bakarrik literatur klasikoa lotzen da etorkizunean portaera prosozialarekin eta ikaskideekin arazo gutxiago izatearekin. Hori ez zen beste bi kategoria narratiboetan ikusi (modako literatura eta komikiak). 

Tertulia Dialogiko Literarioak, 1979. urtean sortu zirenetik, literatur klasikoarekin egiten dira. Geroztik, hainbat ebidentzia zientifiko argitaratu dira horren onuren inguruan, munduko aldizkari onenetan. Ebidentzia berri honek, Nature aldizkarian, beste argudio bat ematen du hura erabiltzeko.

Egilea: Ane López de Aguileta