Gaueko bizitza eta noizbehinkako harremanak askatasun handienaren adierazpen gisa aurkezten dituzte batzuek. Gaueko bizitzako harreman afektibo-sexualei buruzko literatura zientifikoa badago eta ekarpenetako batzuek harreman horietan askatasuna edo jazarpena existitzen den aztertzen dute. Aldiz, gutxi ikertu da gazteek gaueko martxan izandako parte-hartzearen sustapen eta hedapenaren jatorria. Hare gutxiago gaueko martxan parte hartzea askatasunaren aldarrikapenak edo gaueko martxaren negozioak eragin duen.

Hori horrela izanik eta erantzun bat eman nahian, Ane López de Aguiletak eta kideek, “Nork sustatu ditu gaueko martxetako ligeak? Askatasunak ala negozioa kapitalistak?” artikuluan, gai horri buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten dituzte Horizon 2020 Allinteract Europako proiektuaren barruan.

Ramón Flecha doktoreak negozio hauek benetan “erakargarri sentitzearen” produktua saltzen dutela dioen hipotesia abiapuntutzat hartuta, ikerketa-lan honek aztertu duena da nola sentitzen duten elkarrizketatuek gaueko bizitza. Hau da, askatasun nahia bezala edo gaueko aisialdiaren negozioaren erantzun bezala bizitzen duten.

Ikerketa burutzeko metodologia komunikatiboan oinarritu ziren, 9 elkarrizketa eginez adin eta sexu desberdinetako pertsonei. Datu bilketen bitartez hiru kategoria nagusitu ziren emaitzetan.

  1. Gaueko lokaletan kontsumitzen diren kopen balioaren eta prezioaren arteko aldea.
  2. Diferentzia hori onartzeko dituzten motibazioak.
  3. Gaueko giroan lige mespretxagarrien normalizazioaren jatorria.

Elkarrizketatutako parte-hartzaileak bat zetozten gaueko lokaletako edarien prezioa, beste edozein lekutan eta beste ordu batean baino askoz altuagoak zirela esatean. Horretaz gain, persona guztiak ere ados zeuden diskotekara joatearen helburu nagusietako bat erakargarri sentitzea zela, gaueko lige edo noizbehinkako harreman bat lortzeko. Gainera, elkarrizketen emaitzen arabera, erakargarritasun-sentimendua lortzen ez duten pertsonek, gutxiesten dituzten pertsonekin ligeak onartzen dituzte. Giro hoietan harreman mota hori normalizatua dago ustezko gogobetetzea, sentitzen ez den erakargarritasuna simulatzeko eta taldearen onarpena lortzeko. Parte-hartzaileek diskoteketara, gaueko parrandetara eta tabernetara joateateko helburu nagusia dibertsioa, sozioalizazioa eta dantzatzea dela esaten duten arren, elkarrizketetan egindako hausnarketa eta dialogoen bitartez, motibazio nagusiena sexy edo desiragarri sentitzearen gogoa zela adierazi zuten, eta edarien prezio neurrigabeak eta lige txarrak eta mespretxuzkoak onartzea horren ondorio dela. Aldiz, argi geratu da erakargarri sentitzen diren pertsonek ez dituztela behar eta onartzen lige txar horiek, beraiek mespretxatzen eta gaizki tratatzen dituzten gaueko harreman horiek, alegia.

Ikerketa honetan argi geratzen da norbanako bakoitza erakargarri sentitzearen beharra eta garrantzia, harreman toxiko eta txar horietan erortzea nahi ez badugu.

Egilea: Ane Olabarria