Joan den azaroan Kaieran jakinarazi genizuen bezala, ikasturte honetan UP4Diversity sarea online prestakuntza-jardueren ziklo bat egiten ari da. Orduko jarduera “Brave clubs: a successful educational action to stop and prevent violence in groups of youth” (Ausarten kluba: hezkuntza-jarduera arrakastatsua gazte-taldeetan indarkeria gelditu eta prebenitzeko) gaiari buruzko masterclass bat izan bazen ere, hurrengoan, urtarrilaren 16an, 17:00etatik 18:30era bitarteko saioan, “Exchanging Upstander experiences among educators” izenburuak adierazten duen bezala, LGBTIQ+ gazteen aurkako indarkeriarekin amaitzeko gizarte-inpaktuaren esperientziak, aholkuak, baliabideak eta ebidentzia zientifikoak trukatuko dira.
Saioak 90 minutu iraungo du, eta ingelesez egingo da. Honako hauei zuzenduta dago: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeetako boluntarioei eta gazteei, diskriminazioaren aurkako adituei, gazteei, prestatzaileei, ikasleei, akademiako kideei eta/edo LGBTI+ gazteen aurkako indarkeriarekin amaitzeko interesa duen edonori. Zalantzarik gabe, berdintasunezko elkarrizketaren bidez prestatzeko aukera paregabea da, Rovira i Virgili Unibertsitateko Oriol Rios doktoreak moderatua.
Aurreko aldian aipatu genuen bezala, heziketa-ziklo horrek zerikusia du REC Up4Diversity proiektu europarrarekin (2020ko urria – 2022ko abuztua) eta Partzuergoak proiektua amaitutakoan hartutako erabakiarekin: prestakuntza bultzatzen jarraitzea, proiektuaren ikuspegian interesa duten gazteekin lan egiten duten pertsonentzako laguntza-aukerak eta sareak sortzeko.
Ikasturte honetan landuko diren beste gai batzuk gogoraraziko dizkizuegu: Gay-Heterosexualen Aliantzak/Generoa eta Sexualitatea. Safe Zone programa: LGBTIQ+ komunitatearen kalitatea hobetzeko lineako ikasketa-plana. LGBTIQ+ sarearen egoera hobetzera bideratutako online materialak egitea.
Saio batzuetan edo guztietan parte har daiteke, baina jardueretarako esteka lortzeko, gogoratu matrikulatu egin behar dela.
Egilea: Luisa Maria Puertas