Uda iristearekin batera, oporrak eta jaiak datoz. Bart gauean, askorentzat udako festarik magikoenetako bat, San Joan gaua, ospatu zen leku askotan. Baina jai-gune horiek ez dira beti seguruak, aisialdiko gune horietan sexu-eraso asko izaten delako, batez ere gauez. 

Zentzu horretan, ezinbestekoa da sexu-erasoak prebenitzeko kanpainak egitea,  adibidez, Balear Uharteetan egin duten bezala; izan ere, prebentzio-kanpaina bat antolatu dute, eta leloetako bat honako hau da: “Baimenik gabe besarkatu edo musuak ematea sexu-erasoa da, eta jaia ez da aitzakia”.

Legeak eraldatzen ari dira eta baiezkoari buruzko legeak egiten ari dira, baina ebidentzia zientifikoek esaten digute hori ez dela nahikoa, testuinguru batzuetan baietza ezin baita adostu.

Halaber, ezin da adostasunaz hitz egin hertsadura soziala dagoenean; hala, zenbait ebidentzia zientifikok honako hau adierazten digute: neska gazteek onartzen dutela prest egon aurretik sexu-harremanak onartu izana, eta ez nahi zutelako, presio sozialagatik baizik.

Kontzientzia sortu behar da. Funtsezkoa da gazteekin lan egitea, hausnartzeko diskurtso hertsatzaile hori nola sortzen den eta harremanetan nola eragiten duen, diskurtso horri aurre egiteko eta, nahi izanez gero, harreman askeak eta onartuak izan ditzaten.

Aurreko artikulu batean argitaratu genuen bezala:

Adostasuna modu kontzientean kontuan hartzeko beharra dago, egoeraren hasieratik amaierara arte, une oro bikoteari asmoen berri emanez eta testuingurua kontuan hartuz; baiezkoak borondatezkoa, gogo bizikoa, kontzientea eta errepikatua izan behar du, hitzezko komunikazioa zein hitzik gabekoa kontuan hartuta. Horregatik, adostasuna modu argi, jarraitu, espezifiko eta zalantzarik gabean emateko espazioak eta elkarrekintzak ziurtatu behar dira. 

Denon artean zaindu behar dugu San Joan gaua eta beste hainbeste gau benetan magiko eta seguruak izatea.

Uda ona opa dizuegu!!

Egilea: MªLuisa Jaussi