Sexu-askatasunaren kontzeptua oso argi dago konstituzio demokratikoetan, sexu-indarkeriaren kontrako lanari esker. Sexu-askatasunaren barruan dago pertsona helduek askatasunez eta hertsapenik gabe aukeratzen duten edozein harreman mota. Hala ere, errealitateak erakusten digu ulertzeko hain erraza den kontzeptu hori nahasi egin ohi dutela, bereziki askatasunean oinarritu gabeko harremanak izan eta/edo defendatzen dituztenek. Oraindik ere ohikoa da, neska batek jazarpena salatzen duenean, ustez izan dituen sexu-harremanen kopuruari edo motei buruz hitz egitea edo hari horretaz galdetzea. Bestalde, neska nerabe askok gero eta presio handiagoa dute sexu-harremanak izateko, eta gaitzetsi egiten dituzte askatasunez harremanik ez izatea erabakitzen badute. 

Beheko taula lagungarria da sexu-askatasuna eta sexu-jazarpena argi eta garbi desberdintzeko. Egiaztatu dugu oso didaktikoa dela gazteentzat, eta, horri esker, askeago sentitzen dira zer egin nahi duten eta zer ez erabakitzeko. Lehen zutabeko harreman guztiak defendatu eta bigarrenekoak arbuiatzen dituzten pertsonak sexu-askatasunaren alde daude. Lerroren bati buruzko iruzkin negatiboak egiten dituztenek sexu-askatasunari eraso egiten diote.

 

Adostasunarekin

Adostasunik gabe

Emakumea eta gizona

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Emakumea eta emakumea

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Gizona eta gizona

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Hiru pertsona edo gehiago

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Harreman egonkorra

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Harreman esporadikoa

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

100 sexu-bikote

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Sexu-harremanik ez

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

20 urteko gizona 100eko emakumearekin

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

20 urteko emakumea 100eko gizonarekin

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Hainbat sexu-harreman mota

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Bikotekideen arteko harremanak bakarrik

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

Bikote-harreman irekia

Sexu-askatasuna

Sexu-indarkeria

El Diario Feministatik itzulita

Egilea: Lidia Puigvert