Eusko Legebiltzarra munduko bigarren legebiltzarra da bere legedian genero indarkeria isolatzailea sartzen. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bidez egin du. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren atalean, xedapen orokorretan nabarmenduta agertzen da. 50. artikuluan, 4. puntuan, honako hau ezartzen da: “emakumeen aurkako indarkeria matxistatzat jotzen da biktimak babesten dituzten pertsonen aurka egiten den indarkeria, bai eta haien hurbileko ingurunearen edo ingurune afektiboaren aurka egiten dena ere, bereziki seme-alaben edo beste senide batzuen aurkakoa, emakumea atsekabetzeko borondatez.”.

Kataluniako Parlamentua aitzindaria izan zen mundu osoan genero-indarkeria isolatzailea bere legedian sartzen, 2020ko abenduaren 22an 17/2020 legea onartu baitzuten talde parlamentario guztiek aho batez.

Funtsezko aurrerapausoa da genero-indarkeriaren aurkako borrokan. Genero-indarkeriaren arloan mundu mailan punta-puntakoa den ikerketa zientifikoak erakutsi du funtsezkoa dela genero-indarkeriaren biktimek babesa jasotzea, biktima izatetik biziraule izatera igaro daitezen. Biktimek eta biktimei babesa ematen dieten pertsonek laguntzarik jasotzen ez badute, biktimak isolatuta geratzen dira eta, horrela, ez zaie aukerarik ematen biziraule bihurtzeko. Era berean, ikerketa zientifikoak erakutsi du errepresaliekiko beldurra eta isolatuta gelditzeko beldurra direla genero-indarkeriaren biktimak ez babesteko faktore nagusia. Horregatik, berebiziko garrantzia du babesa ematen dutenei babesa ematea. Ildo horretan, genero-indarkeria isolatzailea legedian sartzea funtsezko aurrerapausoa da genero-indarkeriaren biktimak babesten dituzten pertsonak babesteko.

Albiste bikaina da. Urrats oso garrantzitsua genero-indarkeriaren aurkako borrokan.

El Diario Feministatik itzulita.

Egilea: Harkaitz Zubiri