2022. urtea hezkuntza-hobekuntzarako amets eta aukera berriez eta horiek lortzeko aukera gehiagoz beteta dator. Horietako bat da Gizarte Eragineko Ebidentzia Zientifikoetan Oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Elkarteen Sareak (Associació de Professorat ODISSEA Catalunya, Asturies AEBE, Hipatia AEBE Kantabria, Iris AEBE Valencia, Madrid AEBE eta ADARRA Pedagogi Erakundea) antolatutako online Tertulia Dialogikoen III. zikloa.
Oraingo honetan, ikastetxeetan ikaskuntza, bizikidetza eta osasuna sustatuko dituzten espazioak nola sustatu hausnartuko dugu, hezkuntza-komunitate osoaren artean kalitatezko harremanak eta elkarrekintzak sortuz, indarkeria eta jazarpena prebenitzeko helburuarekin. Aurreko edizioetan bezala, Tertulia Dialogiko batean edo batzuetan izena emateko aukera dago; esteka honetan informazio gehiago duzue, eta izena doan emateko aukera: https://forms.gle/fequyC9pwhDqALRF9
Matrikulatzen zaretenoi, elkarteek irakurketa-materiala eta konexioetarako estekak bidaliko dizkizuete. Urtarrilaren 18ko lehen saiorako, ODISSEA Irakasleen Elkarteak bidaliko dizue artikulua, nerabezaroko genero-indarkeriaren prebentzioari buruz eztabaidatzeko.
Aurreko zikloetan bezala, solasaldiak hilean behin izango dira, urtarriletik maiatzera (kartelean adierazitakoak), arratsaldeko 6etan, eta ordubete iraungo dute. Solasaldietan ideiak, zalantzak, argudioak, estrategiak, esperientziak eta kezkak partekatzeko aukera egongo da, betiere gure prestakuntza hobetzen lagunduko digun artikulu zientifiko bat oinarri hartuta. Elkarrizketa guztietan bezala, errespetua eta giro ona ziurtatuta egongo dira.
Aurreko zikloetako solasaldietan gertatu zen bezala, espazio aberasgarri horiek hain pertsona desberdin eta interesgarriekin partekatzeak aberastasun pertsonal eta profesionala emango digu, eta horrek eragin zuzena izango du gure ikastetxeetan eta ikaskuntzaren, bizikidetzaren eta ikasleen osasunaren hobekuntzan.
Gogoratu, behin izena emanda, jasoko duzun artikulua irakurtzea dela kontua, gutxienez gainerako pertsonekin partekatu nahi duzun paragrafo bat markatzea, hitzartutako eguneko arratsaldeko 6etan konektatzea, eta, esku hartu nahi baduzu, txanda eskatzea eta dinamizatzaileak hitza eman arte itxarotea.
Anima zaitezte!
Egilea: Luisa Maria Puertas