Lagun on bat altxorra da, eta haurtzaroan sortzen direnak bereziki dira garrantzitsuak bizitza osoan zehar. Baina, ikerketak erakusten duenez, Haur Hezkuntzan sortzen diren lagunek denboran zehar irauteak zaila dirudi. Lagunak egiteak, baita mantentzeak ere, sozializatzeko gaitasuna garatzea sustatzen du. 

Finlandiako bost-sei urteko hamasei haur behatu zituzten Yili Wang, Tuire Palonen, Tarja-Riitta Hurme eta Jarmo Kinos ikertzaileek, bereziki laguntasunaren mutualitatea, egonkortasuna eta iragankortasuna aztertzeko. 

Ikasturtean zehar ikasleak bost alditan gonbidatu zituzten laguntasunaren eta haien lagunen inguruko elkarrizketan parte hartzera. Momentu bakoitzean, bakoitzaren lagunak nor ziren galdegin zieten ikertzaileek, ikasturtean zehar ikasleen nahiak eta lagunak aldatu ziren ala ez ikusteko, eta aldaketa horiek ulertzeko. 

Emaitzen arabera, adin horretako ikasleek ez dute beren lagunen zirkulua gehiegi zabaltzen ikasturte baten buruan, baizik eta hasieratik zituzten lagunak mantentzeko joera dute. Halaber, generoak zeresan handia du erabaki horietan ikertzaileen aburuz. Izan ere, adin horretako neskek nesken eta mutilek mutilen lagunak izatea nahiago zutela diote emaitzek. 

Egilea: Andrea Khalfaoui