Sevillako Torreblanca auzoa Espainiako laugarren auzo txiroena da. Bertako Menéndez Pidal eskolan, joan den urteko irailean, eskola-absentismoa % 80koa zen. Nahiz eta pandemiak hori areagotu zezakeen, orain absentismoa % 2n dago, El País egunkarian jaso denez.

Menéndez Pidal eskola ikas komunitate bihurtu da, familiak eta komunitatea ikasgeletan sartuz guztien ikaskuntza lortzeko eta absentismoarekin amaitzeko. Horretaz aparte, ikasle gatazkatsuak ez dituzte eskolatik kanporatzen (bakarrik egoera larrietan), baizik eta bakarrik egongo diren ikasgela batera bidaltzen dituzte. Gainera, pandemia-garaiko momentu latzenetan, ikastetxeak janaria eta arropa banatu zituen.

Hala, gatazkak eta absentismoa gutxiagotu dira. 9 urteko ikasle batek, Doahk, dioen bezala: “Matematika maite dut eta gehien eskertzen dudana inor ez borrokatzea da”.