“Guraso beltz askok eskolatze urria dute, eta, beraz, ez dira haren balioa balioesteko gai” (Ausubel, 1968, 440. or.). 

Baieztapen horrek zientifikoki frogatutako hainbat faltsutasun ditu. Kausazko erlazioa ezartzen du gurasoek eskolatze txikia izatearen eta seme-alaben hezkuntzaren balioa balioesteko motibaziorik ez izatearen artean. Baieztapen hori zein okerra den erakusten duen literatura zientifiko ugaria dago. 

Hain zuzen ere, zenbait egilek (Munté et al., 2020) erakutsi dute ikasketarik gabeko emakume ijito askok euren alaben arrakasta akademikoan duten rola. Gainera, erlazio kausal faltsu hori egiazkoa balitz ere, baieztapenak oraindik okerra izaten jarraituko luke. Izan ere, motibazio ezaren arrazoia eskolatze txikia bada, horrela esan beharko litzateke, eta, beraz, eskolatze handia duten familia beltzek motibazioa izango lukete eta eskolatze-maila txikia duten familia zuriek ez lukete motibaziorik izango. 

Haatik, Ausubelek ez du gai horri buruz ebidentzia zientifikoak oinarri hartuta idazten, baizik eta norberaren eta ingurukoen aurreiritzietatik. Norbaitek errealitateari betaurreko sexista edo arrazistekin begiratzen dionean, ez du zientzia egiten, sasizientzia baizik. 

Aipatutako guztia aintzat hartuta, Lopez de Agileta eta Soler-Gallart (2020) ikertzaileek, berriki argitaratu den Aprendizaje Significativo de Ausubel y Segregación Educativa artikuluan, zenbait zientziaren ebidentzietatik abiatuta gobernu batzuek hezkuntza-bereizketa ezarri zuten testuingurua eta hura legitimatzen zuten sasiteoriak aztertzen dituzte. Ausubelen ikaskuntza esanguratsuaren ikusketa izan zen ikuskera horietako bat, eta, artikulu horretan, LOGSE Espainiako hezkuntza-legearekiko duen sustapena aztertzen da bereziki. 

Hori horrela, honako hau ondorioztatu dute: ez dagoela ebidentziarik ikuskera horretan oinarritutako eskolek euren emaitzak hobetu dituztenik, eta Ausubelen baieztapen batzuk ez daudela justifikatuta, ez enpirikoki, ez ikuspegi teorikotik, ez gaur egun kultura desberdinen arteko harremanei buruz partekatzen diren balioetatik. 

Artikuluak hezkuntzari eta ikaskuntza dialogikoaren zientziei egindako ekarpenak zein oinarrian dituen ikerketa dialogikoaren ildoak aztertzen ditu. Gainera, bertan zehazten da zergatik lortzen dituen ikaskuntza dialogikoak emaitza hobeak Ausubelen ikaskuntza esanguratsutik aldetzen den heinean.

Egilea: Ane Olmedillo Berasategi