Gobernuek Covid-19aren hedapenari aurre egiteko ezarri dituzten murrizketa orokortuek (mugikortasunean, industrian eta hezkuntzan) krisi sanitarioa urteetan pairatuko dugun krisi ekonomiko itzel bihurtu dute.

Krisi ekonomiko horren eraginez, Espainiak hezkuntzara destinatzen duen barne produktu gordinaren portzentajea murriztuko du, beste estatu batzuekin konparatuz jada desabantailan dagoen momentuan: 2017an Espainiak bere barne produktu gordinaren % 4,3 esleitzen zion hezkuntzari; OCDEko gainerako estatuek, aldiz, % 4,9 inbertitzen zuten.

Gainera, Kooperazio eta Hedapen Ekonomikoaren Erakundeak (OCDE) Covid-19ak hezkuntzan izandako inpaktua neurtzen duen argitalpenean agerian utzi du Espainiako hezkuntzasistema makaltasunez berpiztu dela. Espainian eskolak eta institutuak 16 astez egon dira itxita, gainerako estatuetan baino 2 aste gehiago batez beste. Eskolak itxita egon diren aste bakoitzeko, lehen mailako ikasleek 23 orduko prestakuntza galdu dute, eta bigarren hezkuntzakoek 30 ordukoa. Gainera, beste lurralde askok ikasturtea berrantolatu dute, besteak beste, oporraldia aurreratuz, hezkuntzaren eteteak prestakuntzaorduen galeran eraginik txikiena izan dezan. Espainia mailan horrelako erabakirik hartu ez izanak beste lurraldeekiko aldea handitu baino ez du egin.

Bestalde, lanbide-heziketari dagokionez, klase teorikoen etenaldiaz gain, funtsezkoa den alde praktikoa ere eten egin da. Gobernuak industrian ezarritako neurrien ondorioz, zaila bihurtzen ari da lansektorean praktiketako ikasleak jasotzea.

Aurrez aurreko hezkuntza-jardueraren etetea konpentsatzeko, Espainiako gobernuak online formakuntzan trebatzera eraman ditu arlo horretan prestakuntzarik jaso ez duten irakasleak. 

Prestakuntza-formatu berri horretan irakasleek zein ikasleek beren esku zeuden errekurtsoak baliatu behar izan dituzte: pertsonalak eta instituzionalak. Egoera honek inguru pribilegiatuetako ikasleen eta talde sozial marjinatuen ikasleen arteko aldea areagotu baino ez du egin. Izan ere, talde sozial pribilegiatuko ikasleek ikasteko aukera alternatibo gehiago dituzte. Talde sozial marjinatuetako ikasle asko formakuntzatik at gelditu dira eskolak ixtean.

Egoera honetan gobernuak eta autonomiaerkidegoek aurrez aurreko hezkuntza online (beharrezkoa denean) mantentzearen aldeko apustu tinkoa egin behar dute, eta horretarako, egon daitezkeen bideak (beste leku batzuetan ondo funtzionatzen ari direnak eta oinarri zientifikoak dituztenak) arakatu eta beharrezko baliabideak eta neurriak hartu behar dira, inor hezkuntzatik at ez gelditzeko. 

 

Egilea: Amagoia Otaola